'L’elisir d’amore' operak Baluarte Fundazioaren denboraldiari hasiera emango dio datorren astean

2018ko, irailaren 13a
Baluarte Fundazioaren 2018-2019 Denboraldia, opera errepertorioko izenburu nabarmenenetariko batekin hasiko da, Donizettiren L’elisir d’amore, irailak 20an eta 22an, arratsaldeko 20.00etan Baluarteko Areto Nagusian. Programaziora eszenifikatutako operaren itzuleran –Opera Lagunen Gayarre Elkartearekin (AGAO) elkarlanean–, Sabina Puértolas soprano nafarra L’elisir d’amore operako emakume protagonista (Adina) izango da lehenengoz eta lehen mailako interpretatzaileen talde baten burua baita ere. Puértolasekin batera oholtza gainean Antonino Siragusa (Nemorino), Emmanuel Franco (Belcore), Pablo Ruiz (Dr. Dulcamara) eta Andrea Jiménez (Giannetta) arituko dira. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta OLGEko Opera Koruak ere parte hartzen dute, guztiak Matteo Beltrami Maisuaren zuzendariaren batutapean. Gurean izango dugun ekoizpena Suitzako Laussane hiriko Operaren Antzokiko ateak berriro zabaltzeko egin zuen Adriano Siniviak 2012an eta Espainian ikusi ahal izango den lehen aldia izango da.
 
Sarrerak 68, 54 eta 40 eurotan eskura daitezke eta 30 urtetik beherakoentzat, 54, 43 eta 32 eurotan. Gainera, bi emanaldiak baino hiru egun lehenagotik 30 urtetik beherakoek sarrerak 20, 16 eta 12 eurotan eskuratu ahal izango dituzte.
 
Adriano Sinivia eszena-zuzendariak galsoro batean utzita dagoen traktore baten gurpiletik hurbil bizi diren liliputar batzuen unibertsora eramango gaitu. Siniviak ohi ez bezalako giza mikrokosmos baterako bidaia zoragarri hau erabiliko du Gaetano Donizettiren opera bizi, distiratsu eta dibertigarri honen unibertso poetikoa dastatzeko. Opera honetan, hain zuzen, josteta eta sentimenaren arteko nahasketa zentzuduna hunkigarria da. Una furtiva lacrima erromantza, Nemorino gizonezko protagonistak interpretatua, pasarte liriko ezagunenetako bat da eta historiako tenor handi guztiek interpretatu duten aria bat.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Robert Treviñok Mahlerren 9. Sinfonia maiatzak 7an zuzenduko du EOSren Denboraldiaren baitan

Euskadiko Orkestraren maisu titularra mundu osoan Mahlerren musikaren zuzendari nabarmen gisa ezaguna da

Errusiako Kosakoak Estatu Dantza-Antzokiak 'Leyendas cosacas' apirilak 27an Baluarten aurkeztuko dute

Emanaldia Areto Nagusian izango da 20.00etan eta sarrerak 18 eta 35 euro bitartean eskura daitezke

Son 'Latinoak' María Bayorekin

Baluarte Fundazioaren Denboraldira itzuliko den nafar sopranoari buruzko testua argitaratzen du Baluarte Envivo aldizkariak. Emanaldian iberoamerikar musikari omenaldia egiten dio

Dantza abangoardistena apirilak 30ean GöteborgsOperans Danskompaniren eskutik helduko da Baluartera

Dantza garaikidearen europar konpainia entzutetsuenetariko honek bere azken koreografietako bi aurkeztuko ditu: Skid eta Autodance

Baluarteko txartel-leihatila Aste Santuan itxita egongo da, apirilak 18tik 22ra

Apirilaren 23an, asteartearekin, ohiko ordutegiarekin zabalduko da, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara

Amaury Coeytaux biolinistak Chaikovskiren Biolin eta orkestrarako kontzertua datorren astean eskainiko du NOSrekin batera

Denboraldiko 11. Kontzertua orkestrako titularra den Manuel Hernández-Silvak zuzenduko du. Programa osatuz, Jean Sibeliusen 1. Sinfonia

Biolin flamenkoaren sortzaile Paco Montalvok Baluarten emanaldia eskainiko du heldu den azaroak 17an

Munduko biolin-jotzaile onenetarikoa den Kordobako artistak Del clásico al flamenco bere ikuskizun berria aurkeztuko du. Sarrerak salgai daude jada

Baluartek 'Annie' eta 'Jekyll & Hyde' musikalak 2020ko maiatzan hartuko ditu

Bi ikuskizunek maiatzak 1an, 2an eta 3an emanaldiak eskainiko dituzte. Sarrerak 22 eta 40 euro bitartean eskura daitezke jada

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información