José Mercék eta Tomatitok ‘De Verdad’ diskoa Baluarten aurkeztuko dute abuztuak 22an

2019ko, abuztuaren 14a
Flamenco on Fire Jaialdiaren hirugarren hitzorduan, José Mercé flamenko-kantariak eta Tomatito gitar-joleak lehenengoz elkarrekin hasi duten De Verdad proiektua aurkeztuko dute Baluarten heldu den abuztuak 22an, ostegunarekin, gaueko 21.00etan. Egungo flamenkoaren bi pertsonaia adierazgarrienetakoak diren hauek, adiskide minak, biak ere egiazko maisuak, eta elkarrekin bidaia sakonari heldu diote disko berria aurkezteko, sustraiak eta erraietatik sortzen den flamenkoarekiko grina berreskuratze aldera. Oso emanaldi berezia izango da Baluartekoa; izan ere, Camarón de la Islaren heriotzaren ondoren, Tomatitok bere gitarrarekin flamenko-kantari bat proiektu handi batean laguntzen duen lehen aldia baita. Kontzertuan, luxuzko musikariek lagunduta, beren ibilbide oparoetan bidelagun izan dituzten paloak eta doinu dotoreak ekarriko dizkigute gogora, orain bion artean lantzeko, bai eta norberaren lanik arrakastatsuenetako batzuk ere. Sarrerak agortu dira.
 
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek 'Navarra Film Commission - 10 urte' erakusketa hartzen du irailak 17ra arte

Nafarroako lokalizazio ezberdinak sustatzen dituen erakusketa ibiltaria atondo nagusian bisita daiteke

Navarros Influencers 2019 hitzordurako sarrerak salgai daude

Azaroak 9an izango den ekitaldian Judith Jaso, Hey Zulu, Fernando Jaso, Ahikar Azcona, Javier Erro, Paul Alone, Sandra Fuente eta Amaia Izar arituko dira

Flamenko jaialdiak Ketama ekarriko du bihar Baluartera

Taldea No estamos locos birarekin helduko da, emanaldian bere abesti arrakastatsuen berrinterpretazioa eskainiko duela

Flamenco Jaialdia Israel Galván dantzariarekin amaituko da abuztuak 25ean

Baluarten musika argumentu nagusi duen Fla.co.men ikuskizuna aurkeztuko du

Flamenco on Fire Jaialadia dela eta, Baluarteko txartel-leihatilak ordutegi berezia izango du

Abuztuak 20tik 24ra, txarteldegia zabalik egongo da 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara, eta hilak 25ean, 17.00etatik 21.00etara

Rocío Molina flamenco Jaialdiaren azkenaurreko hitzorduan protagonista izango da abuztuak 24an

Malagako flamenko-dantzari eta koreografo abangoardista honek Caída del cielo ikuskizuna aurkeztuko du

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información