Jaso Ikastolak ‘1937’ musikala Baluartera ekarriko du ekainaren 5ean

2018ko, apirilaren 27a
Heldu den ekainaren 5ean, Jaso Ikastolak 1937 musikala Baluarteko Areto Nagusian taularatuko du, arratsaldeko 20.00etan. Musika, akrobaziak, dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun hau Jaso Ikastolak aurkezten duen 6. musikala da. Imanol Janices, Edu Serna, Irantzu Zabalza eta Nerea Martínezen zuzendaritzapean, Jasoko 12-16 urte bitarteko 49 ikaslek posible egin dute 1937 musikala. Izan ere, 2017ko irailetik daramate ikuskizuna prestatzen. Proiektuaren helburua euskararen sustapena da, multidisziplinarra den antzerki musikal formatua erabiliz. Aldi berean, ikasleei konpetentzia bidez lan egiteko aukera eman nahi zaie, bakoitza motibatuta sentitzen den alorrean parte hartuz. Modu honetan diziplina, talde lana, motibazioa eta batez ere talde elkartasuna bezalako baloreak landu egiten dira. Sarrerak 12 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan.
 
SINOPSIA
Gernikako antzerki konpaniak Musikal bat sortu nahi du 1937ko bonbardeaketan hildakoei homenaldi bat egiteko asmoarekin. Mikelen beharra, eta Madalen eta Maitederren ametsak kolokan jarriko dira entsaioetan zehar. Ez da dirudiena bezain erreza. Bi dira historio honetan nagusiki aurkezten diren mezuak: batetik, 1937ko bonbardeaketako hildakoei memoria eta homenaldia, eta bestetik, ondokoarekiko elkarlkidetasuna arazoen aurrean.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

‘Lunáticus Circus’ ikuskizunak Baluarte Txiki zikloari hasiera emango dio bihar

Baluarte Fundazioaren familia-ikuskizun programazioaren baitan, lehen hitzordu hau gaztelaniaz (17.00etan) eta euskaraz (18.30ean) eskainiko da

Baluartek Skimetraje Jaialdiaren 7. edizioa hartuko du azaroaren 16an eta 17an

Pirinioetako eski eta snow-eko film laburren Jaialdian lehiaketara aurkeztutako bideoak proiektatuko dira. Sarrerak salgai daude jada

"Nire 'Intxaur-hauskailua' ez da klasikoaren erabateko berrirakurketa"

Baluarte Envivo aldizkariaDantza Konpainia Nazionalaren zuzendaria José Carlos Martinezekin elkarrizketa biltzen du, gurean bere koreografiaren erabateko estreinaldia dela eta

Iruñea Kantuan VI euskal abestiaren jai handia Baluarten ospatuko da bihar

Emanaldian, musikari eta abeslari ospetsuek gure lurraldeko kantuak eta musika eskainiko dute. Sarrerak 15 eurotan eskura daitezke

Atzerako kontaketa 'Intxaur-hauskailua'-ren estreinaldirako

Dantza Konpainia Nazionalak datorren astean Baluarten aurkeztuko duen José Carlos Martínezen koreografia berriaren entseguak aurrera doaz

Love of Lesbian taldeak Baluarten emanaldia eskainiko du abenduak 15ean

Bartzelonako taldeak Areto Nagusian E&E – Espejos y Espejismos ikuskizuna aurkeztuko du. Sarrerak 45 eta 38 eurotan eskura daitezke

Indarkeria Sexisten Nazioarteko Biltzarraren bigarren jardunaldia ospatzen da gaur

Indarkeria sexista heldu, analizatu, prebenitu eta horiekin amaitzeko bideak zeintzuk diren aztertzea izanen da jardunaldien erronka bihar arte

Dantza Konpainia Nazionalaren 'Intxaur-hauskailu' berria Baluarten estreinatuko da datorren astean

Konpainiako zuzendari José Carlos Martinezek sinatutako Txaikovskiren klasikoaren berrikuste honek Nafarroako Orkestrak zuzenean interpretatutako musika izango du. Emanaldiak, urriak 26an eta 27an

Nafarroako Orkestrak bigarren abonamendu kontzertua eskainiko du gaur Baluarten Antoni Wit maisuaren zuzendaritzapean

Brahms-i eskainitako programan Tianwa Yang biolinistak eta Gabriel Schwabe biolontxelistak parte hartzen dute

Luz Casalek igandean kontzertua eskainiko du Baluarten

Espainiar pop-rockaren damak Que corra el aire bere disko berria aurkeztuko du. Sarrerak, 45 eta 50 eurotan

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información