Iruñeko Ganbera Abesbatzak Baluarte Cámara zikloko kontzertua eskainiko du asteartean, hilak 22an

2018ko, maiatzaren 17a

Baluarte Fundazioak 2017-2018 denboraldian abian jarritako Baluarte Cámara zikloaren baitan azkenaurreko hitzordua eskainiko du asteartean, hilak 22an, arratsaldeko 20.00etan: errezitaldi berezi honek berriki Kulturako 2018ko Vianako Printzea Saria lortu duen Iruñeko Ganbera Abesbatza izango du protagonista nagusia. Emanaldiari hasiera emateko, José María Goicoechearen Txalopin estreinatuko du IGAk, Marta Huarte (sopranoa), Ana Olaso (mezzosopranoa), David Echeverría (tenorea) eta José Antonio Hoyos (baritonoa) bakarlarien partaidetzarekin. Ondoren, Tomás Marcoren Ancho mar de las Plegarias estreinatuko du, Ariadna Martínez (sopranoa), Ana Olaso (mezzosopranoa), Miguel Bernal (tenorea) eta Héctor Guerrero (baxua) abelari bakarlariekin. Kontzertuko hirugarren eta erabateko azken estreinaldia Goicoechearen Teobaldiana I (Aurora Desintervalada) izango da, bertan Joan Arregui (haurra), Isabel Señas (sopranoa) eta Salvador Tarazona perkusioan arituko direla. Eta azkenik, emanaldiarik amaiera emanez, Agustín González Aciluren Arrano Beltza ekarriko du gurera, Mariasun Montoya (sopranoa), Ana Olaso, (mezzosopranoa), Rubén Lardiés (tenorea) eta José Antonio Hoyos (baritonoa) bakarlarien laguntzarekin.

Kontzerturako sarrerak 12 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com, Baluarteko txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, Baluarte Joven programarekin, sarrerak 4 eurotan jarriko dira salgai, emanaldia baina hiru egun lehenagotik soilik txartel-leihatilan.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Pamplona Negra zine beltzeko lau film ekarriko ditu bere bosgarren edizioan

Nafarroako Filmotekaren eskutik, Baluartek lau luzemetrai hartuko ditu urtarrilaren 22tik 25era jatorrizko bertsioan azpitituluekin

Euskaltzaindiaren urteurrena dela eta, Baluartek ‘Mende Berria Kantuz’ kontzertua hartuko du ostiralean

Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Koruak eta Paz de Ziganda Ikastolako Helduen Abesbatzak euskal kantutegiko abesti ezagunen bertsio koralak eskainiko dituzte

Hizkuntza gutxiagotuak hizpide Iruñeko nazioarteko biltzarrean bihar eta etzi

Euskaltzaindiaren mendeurreneko hirugarren jardunaldi honetan 21 aditubilduko dira Baluarten

Pamplona Negra datorren astean proposamen berriekin helduko da

Urtarrilaren 22tik 26ra Baluarte eta hiriko zenbait leku intrigaz eta hilketaz beteko dira literatura eta zinema beltzeko jaialdiarekin

Baluartek 400.000 bisitaritik gora jaso zituen 2018an

Urte osoan ikuskizun, bilera, jardunaldi, feria eta erakusketetara 417.281 pertsona gerturatu ziren, Baluarteren historiako bigarren jendetza kopuru onena

'We Love Queen' musikala larunbatean eta igandean izango da Baluarten

Musika, antzerkia eta dantza elkartzen dituen ikuskizun honetarako sarrerak 25 eta 30 eurotan eskura daitezke

Baluarte Txiki zikloak ‘Soñando con Peer Gynt’ ikuskizuna ekarriko du larunbatean

Pianoa lau eskutan eta aktorea dituen hitzordu hau 17.00etan gaztelaniaz eta 18.30ean euskaraz taularatuko da

Pamplona Negra Jaialdiko tailerretan oraindik izena eman daiteke

Eleberri Beltzarena Toni Hill-ek emango du eta programan berria den Kriminologia lantegia José Otín del Castillok eskainiko du

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información