Hedabideek Sanferminetan erreferentzia-puntua dute Baluarten

2018ko, uztailaren 3a
Ondoz-ondoko bosgarren urtez, Nazioarteko Prentsa Bulegoa aurten ere Baluarten izango da San Fermin jaiak direla eta. Estatutik nahiz atzerritik Iruñera gerturatuko diren kazetari eta hedabideei ezinbestekoak dituzten baliabide teknikoak eta giza baliabideak erraztea du helburu nagusi bulego honek: besteak beste, akreditazioak kudeatzen ditu mugatutako jaien guneetara sartzeko (txupinazoa, entzierroak, gaixoa ni ekitaldia…), eta profesionalei San Fermini lotutako gaiei buruzko informazioan laguntza emateko. Baluarten, lan egiteko areto bat eskaintzen zaie eta bertan inprimagailua eta informatikako ekipoak daude abiadura handiko Internet sarearekin dokumentazioaren bidalketa bermatze aldera (argazkiak, bideoa…). Horrez gain, wifi konexioa du gailu mugikorretarako, eta baita pantaila bat ere entzierroaren irudiak ikusteko. Nazioarteko Prentsa Bulegoak urtero eskaintzen ditu bere zerbitzuak 2000. urtetik aurrera, Nafarroako Kazetarien Elkartearen, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetzari esker.
 
ORDUTEGIA
Uzt 2tik 4ra, 10.00etatik 14.00etara
Uzt 5 eta 6, 9.00etatik 17.00etara
Uzt 7tik 14ra, 7.45etik 17.00etara
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Café Quijanok 'La vida no es La La La' lan berria Baluarten aurkeztuko du gaur

Taldeak Areto Nagusian eskainiko du kontzertua, arratsaldeko 20.30ean. Sarrerak 35 eurotan eskura daitezke

Film Symphony Orchestrak John Williamsen soinu banden kontzertua eskainiko du martxoak 2an Baluarten

Musikagilearen obra entzutetsuenak biltzen dituen programaren bigarren atalaren saiorako sarrerak 36 eta 52 euro bitartean eskura daitezke

Navartur Turismoaren 14. Nazioarteko Feriak bigarren jardunaldia ospatzen du gaur Baluarten

Japonia herrialde gonbidatua den edizio honetan, bisitariek 150 erakustokitan 500 bidaia aukera ezagutu ahal izango dituzte bihar arte

Egungo pianista handienetarikoa den Grigory Sokolovek kontzertua eskainiko du hilak 26an Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan

Errusiar piano-jotzaileak Beethovenen 3. Sonata eta Once nuevas Bagatelas eta Brahmsen Klavierstücke, Op. 118 eta 119 piezak interpretatuko ditu

Víctor Manuelek 'Casi nada está en su sitio' disko berria Baluarten maiatzak 3an aurkeztuko du

Abeslari eta musikagileak lan berriaren abesti originalak eskainiko ditu kontzertuan. Sarrerak salgai daude 35 eta 45 euro bitartean

Grigory Sokolov, pianista pianisten artean

Baluarte Envivo aldizkariaren 60. zenbakian errusiar piano-jotzaile entzutetsuari buruzko testua argitaratzen du

Luis Cepeda abeslariak Baluarten kontzertua eskainiko du bihar

Operación Triunfo telebista-programaren partaide ohiak Principios bere lehen diskoa aurkeztuko du Areto Nagusian, arratsaldeko 20.00etan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Baluarten ‘Musika eta zine gaua’ eskainiko du martxoaren 8an

Fernando Velázquezek Juan Antonio Bayonaren filmetarako konposatutako musika interpretatuko du NOSk, zinta horien fotogramak proiektatzen diren bitartean

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información