Flamenko on Fire Jaialdia Sara Barasen emanaldiarekin heldu den astean hasiko da Baluarten

2019ko, abuztuaren 12a
Flamenco on Fire Jaialdia Iruñean hasteko geroz eta egun gutxiago falta dira eta, berriz ere, Baluarte egoitza nagusi izango du. Zehazki, Jaialdiak gurean eskainiko duen lehenengo hitzordua datorren astean izango da, abuztuak 20an (21.00etan), Sara Barasen Sombras ikuskizunarekin. Zehazki, Sombras lanaren bertsio esklusiboa eta paregabea aurkeztuko du, Jaialdiari eta etxetzat daukan hiriari keinuz beterikoa. Sarrerak agortu dira.
 
Cádizko dantzari eta koreografo entzutetsuak bidaia proposatuko digu denboran, koloreetan, isiltasunean eta zalapartan, jendetzan eta bakardadean, argian eta itzaletan zehar. Ikuskari hau farrukaren itzal ikaragarritik sortu da, Sararekin beti izan dena, berarekin hazten. Eszenaratze berri bat, magikoa eta bakana, Sara Barasen kutsua duena, pauso bat harago laguntzeko eta sentimenduak erraz agertzen diren dimentsio horretara publikoa eramateko betiko flamenkoari eusten jarraitzen diona.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek 'Navarra Film Commission - 10 urte' erakusketa hartzen du irailak 17ra arte

Nafarroako lokalizazio ezberdinak sustatzen dituen erakusketa ibiltaria atondo nagusian bisita daiteke

Navarros Influencers 2019 hitzordurako sarrerak salgai daude

Azaroak 9an izango den ekitaldian Judith Jaso, Hey Zulu, Fernando Jaso, Ahikar Azcona, Javier Erro, Paul Alone, Sandra Fuente eta Amaia Izar arituko dira

Flamenko jaialdiak Ketama ekarriko du bihar Baluartera

Taldea No estamos locos birarekin helduko da, emanaldian bere abesti arrakastatsuen berrinterpretazioa eskainiko duela

Flamenco Jaialdia Israel Galván dantzariarekin amaituko da abuztuak 25ean

Baluarten musika argumentu nagusi duen Fla.co.men ikuskizuna aurkeztuko du

Flamenco on Fire Jaialadia dela eta, Baluarteko txartel-leihatilak ordutegi berezia izango du

Abuztuak 20tik 24ra, txarteldegia zabalik egongo da 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara, eta hilak 25ean, 17.00etatik 21.00etara

Rocío Molina flamenco Jaialdiaren azkenaurreko hitzorduan protagonista izango da abuztuak 24an

Malagako flamenko-dantzari eta koreografo abangoardista honek Caída del cielo ikuskizuna aurkeztuko du

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información