Film Symphony Orchestrak filmetako soinu banden kontzertua eskainiko du Baluarten

2017ko, irailaren 1a

Film ezagunetako soinu bandez osatutako kontzertua eskainiko du Baluarten The Film Symphony Orchestra-k berriz ere abenduaren 23an, arratsaldeko 19.30ean, FSO Tour 2017 biraren baitan. Constantino Martinez-Ortsen zuzendaritzapean, orkestrak zinearen musika onena interpretatuko du emanaldian, besteak beste, La La Land (2017ko Oscar saria jaso berri duena), El Hombre de Acero, Titanic, Up, La Misión, Pearl Harbour, Bailando con Lobos, Tiburón, Tombstone, Éxodo eta Casablanca filmetako doinu ezagunenak ekarriko ditu gurera. Sarrerak 52, 44 eta 36 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako Orkestrak Denboraldiko lehen kontzertuan Beethovenen 9. Sinfonia interpretatuko du, gaur eta bihar

Antoni Wit maisuak zuzenduko duen lehen programa honetan Iruñeko Orfeoiak hartzen du parte. Kontzertuan Pascual Aldave nafarraren Nerabe Sorta entzun ahalko da

Baluarte Txiki: haurrei zuzendutako ziklo berria

2017-2018 Denboraldian Baluarte Fundazioak eskainiko duen programazio berri honek zazpi ikuskizun ekarriko ditu Baluartera, horietariko lau emanaldi euskaraz baita ere

Baluarte Fundazioaren Denboraldi berri asteko atzera-kontua hasi da

Programazio berriak musika, lirika, dantza eta arte eszeniko 19 proposamen eskainiko ditu. Aste honetan abonamendu partzialak eta sarrerak salgai jarriko dira

India Martínez, Vanesa Martín eta Rozalén 2018an Baluarten arituko dira

In&Out-ek hiru kontzertuak otsailerako eta maiatzerako antolatu ditu. Sarrerak 25 eta 45 euro bitartean eskura daitezke

Azaroak 11an ‘Iruñea Kantuan V’ euskal abestiaren jai handia ospatuko da Baluarten

Emanaldian, musikari eta abeslari ospetsuek gure lurraldeko kantuak eta musika eskainiko dute. Sarrerak 20 eta 15 eurotan eskura daitezke

Sara Barasek ‘Sombras’ Baluarten aurkeztuko du datorren astean

Cádizko dantzari entzutetsuak Baluarte Fundazioaren Denboraldi berriari hasiera emango dio ostegunean. Ostiralean eta larunbatean ere emanaldiak eskainiko ditu

Beethoven eta nafar artistak eta musikagileak, Baluarte Cámara ziklo berrian

Baluarte Fundazioaren proposamen honek 13 kontzertu ekarriko ditu Ganbera Aretora urritik ekainera. Sarrerak 12 eurotan eskura daitezke eta ziklo osorako abonua, 96 eurotan

Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiak ‘Uracqua’ proiektua Baluartera ekarriko du irailaren 23an

Proposamen musikal eta eszeniko hau Harresiaren Aretoan izango da eta emanaldian estreinakoz entzungo diren lau obra interpretatuko dira

Baluarte Fundazioaren 2017 - 2018 Denboraldiko sarrera solteak salgai daude jada

Egitarauak 19 ikuskizun eskainiko ditu eta sarrerak 11 eta 50 euro bitartean eskura daitezke. Baluarte Txiki programaren sarrerak 8 eurotan (25€ pack familiarra) eta Baluarte Ganberako txartelak, 12 e

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información