Euskadiko Orkestrak denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

2017ko, abuztuaren 2a
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2017/2018 Denboraldian hamar kontzertu eskainiko ditu Baluarten, urriaren 17tik ekainaren 19ra. Zirrara kontzentratua lelopean, Orkestrak Robert Treviño zuzendari titular izango duen estreinako denboraldia izango da, "denboraldi ikusgarria, magikoa, zirraragarria eta orotako ikusleei irekia". Sarrerak 10 eta 35 euro bitartean Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 zenbakian eskura daitezke. Gainera, leihatilan prezio bereziak ere badaude 30 urtetik beherakoentzat, 65 urtetik gorakoentzat eta langabeentzat. Eta Denboraldi berri honen baitan estreinekoz, Azken Ordu Gaztea sarrerak, aretoko gune guztietan, 10 eurotan, 30 urtetik beherakoentzat, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenagotik txartel-leihatilan.
 
Robert Treviñoren ekarpen nabarmenaz gain, gurera etorriko dira Lawrence Foster, José Miguel Pérez-Sierra, Andrey Boreyko eta Clemens Schuldt zuzendariak; eta bakarlarien artean ere, izen gailenak izango ditugu: Joaquín Achúcarro, Nikolai Lugansky, Håkan Hardenberger, Frank Peter Zimmermann, Simone Lamsma, Dmtri Mahtin, Ivan Monighetti, Elena Sánchez-Pereg eta Miren Urbieta-Vega. Abesbatzarako musikak ere izango du bere lekua, Iruñeko Orfeoiaren eta Donostiako Orfeoiaren eskutik.
 
Musika sinfonikoa handia ezagutzera emateaz aparte, Robert Treviñok diseinatutako denboraldiak erresistentzia, gatazka eta adiskidetzea bezalako kontzeptuak ditu hizpide, Britten eta Xostakovitxen musika bizipenak aintzat hartuta. Errusiar Iraultzaren mendeurrena denboraldiko argudio nagusienetako bat izango da. Treviñok aurkeztuko ditu, halaber, Beethoven, Mahler, Prokofiev edo Verdi, denboraldia itxiko duena. Aukeratutako errepertorioa azpimarragarriak dira baita ere Debussy, Chausson, Lutoslawsky eta Straussen lanak. Eta Iñaki Estrada eta Ramon Lazkanorenak ere bai. 
 
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

First Lego League Navarra lehiaketaren 10. edizioa otsailak 4an ospatuko da Baluarten

Hydro Dynamics erronkarekin ospatuko den nazioarteko robotika txapelketa honetan, Baluartek proiektu teknikoen aurkezpena, Robot Jokuak eta sari banaketa hartuko du

Junichi Hirokami maisuak Nafarroako Orkestraren VII abonu kontzertua zuzenduko du urtarrilak 25ean eta 26an

Boris Belkin errusiar biolinistak Bruchen Eskoziar Fantasia interpretatuko du, programaren baitan ere Jesús Torresen eta Piotr Illich Tchaikovskyren obrak entzungo direla

India Martínez, Vanesa Martín eta Rozalén 2018an Baluarten arituko dira

In&Out-ek hiru kontzertuak otsailerako eta maiatzerako antolatu ditu. Sarrerak 25 eta 45 euro bitartean eskura daitezke

Baluarte Txikik ‘Titirikontu kontari’ ikuskizuna ekarriko du urtarrilak 27an

Baluarte Fundazioaren zikloko laugarren hitzordu hau Teatro Gorakada konpainiak 17.00etan (gaztelaniaz) eta 18.30ean (euskaraz) taularatuko du

Pablo López abeslariak bere disko berria martxoak 18an aurkeztuko du Baluarten

Gurera bueltan, Malagako artistak Camino, fuego y libertad lana ekarriko du. Sarrerak agortu dira

‘envejeZANDO. Diseinua, guztiontzat: Arkitektura eta gizartearen zahartzea’ erakusketa bisitatzeko azken egunak

Paz Martínen proposamen honen xedea da zahartzaroaren errealitatea ezagutaraztea eta esperimentaraztea

La Pamplonesak eta Serafín Zubirik 70. hamarkadako abesti entzutetsuenak ekarriko dituzte urtarrilak 28an

La Década Prodigiosa taldeko kide ohiekin batera, kontzertuan Nino Bravo, Serrat, Camilo Sesto, Roberto Carlos edo Mari Triniren abestiak interpretatuko dituzte

Raquel Anduezak Baluarte Fundazioarekin eta NOSrekin aurreikusita zituen kontzertuak bertan behera utzi ditu ahots gaixotasuna dela eta

Baluarte Fundazioaren 17/18 Denboraldian Artista Egoiliarra izendatutako soprano nafarra, Raquel Andueza & Friends kontzertuan, Baluarte Cámara zikloan eta Nafarroako Orkestrarekin bakarlari bezala pr

Gregory Porter abeslariak 'Nat King Cole & me' disko berria Baluarten aurkeztuko du maiatzak 16an

Kontzertua Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan dago eta maiatzak 13an igorrita zegoen Chick Corearen emanaldia ordezkatzen du. Sarrerak salgai daude jada 

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información