Euskadiko Orkestrak 5. Abonu kontzertua Baluarten eskainiko du gaur

2017ko, martxoaren 21a
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Baluarten bere Abonu Denboraldiko 5. Programa eskainiko du gaur, arratsaldeko 20.00etan. EOSk Zorigaiztoa gainditzen izeneko programa eskainiko du EOSk, 90eko hamarkadan Orkestraren zuzendari titular Hans Graf maisu austriar handiak kontzertuaren batuta eramango duela. Hamabi urtetik gora Houston Symphony orkestrako titular izandakoak eskakizun tekniko eta espresibo handiko hiru lan eskainiko ditu Euskadiko Orkestrarekin batera. Emanaldiari hasiera emanez, Beethovenek idatzi zuen ballet bakar Prometeoren izakiak lanaren Obertura ameslaria; ondoren, Stravinskyren epealdi neoklasikoaren lanik garrantzitsuenetakoa den Doko Sinfonia entzun ahalko da. Frantzia eta Estatu Batuen artean idatzia, bi herrialdetako musika-osagaiak hartzen ditu eta errusiarraren lanik baikorrenetakoa da, nahiz eta alaba eta ama galdu Stravinskyk sinfonia idazten zuen bitartean. Eta kontzertua amaitzeko, Robert Schumannen 2. Sinfoniarekin, 1844an izan zuen buruko krisia (musika entzuteari uztera eraman zion ere) eta gero idatzi zuen lehen lan handian. 2. Sinfoniaren energia itzel hori Schumannek bere bizitza eta pasioa berreskuratzeko zuen grinaren isla da.
 
 
Sarrerak 15,5 / 24 eta 31 eurotan Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, EOSek prezio bereziak eskaintzen dizkie ikasleei, 65 urtetik gorakoei, gazte-txartela dutenei, EOS abanoatuei eta langabei: sarrerak 7 / 19,50 eta 25 eurotan eskuratu ahal dituzte Baluarteko leihatilan.
ampliar noticia
Hans Graf zuzendaria.

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako V. Higiezin-Erakustokiak ateak itxiko ditu gaur eguerdian

Erakustokiak Nafarroan dagoen hiegiezin-eskaintza eta eskaera biltzen du

Mercheren kontzertua urriak 27ra atzeratu da

Maiatzak 11rako iragarritako emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

Gregory Porter abeslariak 'Nat King Cole & me' disko berria Baluarten aurkeztuko du maiatzak 16an

Kontzertua Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan dago eta maiatzak 13an igorrita zegoen Chick Corearen emanaldia ordezkatzen du

‘Dirty Dancing’ musikalak Baluarteri agur esango dio gaur

80. hamarkadan Jennifer Grey eta Patrick Swayze protagonista izan zituen filman oinarritutako musikal honen azken emanaldia gaur 17.00etan izango da

Conflict Textiles-en sortzaile Roberta Bacic-ek 'Arpillerak: Memoriaren haritik etorkizuna josten' erakusketa aurkezten digu

Erakusketa apirilak 24ra arte bisita daiteke. 30 arpilleratan emakumeek gatazka egoeren eta giza eskubideen urraketen kontaketa egiten dute

Zirkua baino askoz gehiago

Baluarte Fundazioaren Denboraldia maiatzak 18an amaituko da Circa australiar konpainiaren Opus ikuskizunarekin, bertan akrobaziak, dantza eta Shostakovich bat egiten dutela

Minimusic-ek Baluarten ‘U2 ezagutzen’ kontzertu eta ipuin-kontaketa aurkeztuko du maiatzak 6an

Asteburuan eta goizez familiartean zuzeneko musikaz gozatzeko proposamen berri hau pop-rock ziklo batekin hasiko da

María Pagés: Flamenko oroimena

Flamenko dantzariak Una oda al tiempo Baluarten aurkeztuko du maiatzak 4an, denborari buruzko koreografia flamenkoa. Honi buruzko zehaztasunak Baluarte Envivo aldizkarian biltzen ditugu 

2018ko Flamenco On Fire Jaialdiak sei kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 21etik 26ra

Emanaldiak hauek izango dira: Mayte Martín eta Belén Maya (21 ag), Estrella Morente (22), Dorantes, Adam Ben Ezra eta Tim Ries (23), Tomatito eta Nafarroako Orkestra (24), Eva Yerbabuena (25) eta El C

Nafarroako Orkestrak Mahler-ren 1. Sinfonia ‘Titán’ eskainiko du Baluarten bere XII. Programan, hilak 26an eta 27an

Obran ere Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Orkestrak hartuko du parte. Lehen atalean Piotr Paleczny bakarlariak Paderewskiren Pianorako Kontzertua interpretatuko du

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información