Euskadiko Orkestrak 2017/2018 denboraldiari hasiera emango dio asteartean Baluarten

2017ko, urriaren 13a
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak urriaren 17an, asteartearekin, 2017/2018 Abonu Denboraldiari hasiera emango dio Baluarten, Robert Treviño zuzendari titular berriaren batutapean.  Gurean osotara 10 kontzertu eskainiko dituen EOSek, lehenengo emanaldi honetan orkestrarekin batera Iruñeko Orfeoiak parte hartuko du espiritualtasun handiko bi lanekin: J. Brahmsen Patuaren Kanta, non zorion jainkotiarra eta giza sufrimendua tartekatzen diren; eta, bestetik, Leonard Bernsteinen Chichesterreko Salmoak, judutar erlijioen tradizioan bizitza ospatzeko modu bikaina. Bide filosofiko beretik eta kontzertuari amaiera emateko, Mahlerren sormen sinfonikoa, 1. Sinfonia re maiorrean, iluntasunetik argira heroikoki igarotzen delako "Titan" ezizena jaso duena, Bruno Walterren hitzetan "maitasun istorio sinbolikoa, non benetako heroia musika den".
 
Sarrerak 10 eta 35 euro bitartean eskura daitezke, Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, EOSek prezio bereziak eskaintzen ditu (leihatilan): 30 urtetik beherakoei, 65 urtetik gorakoei eta langabeei. Eta nobedade gisa, denboraldi honetan Azken Ordu Gaztea sarrerak jarriko dira salgai, 10 eurotan soilik txartel-leihatilan, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenagotik.
ampliar noticia
Robert Treviño, zuzendaria.

BERRIAK BALUARTE

Love of Lesbian taldeak Baluarten emanaldia eskainiko du abenduak 15ean

Bartzelonako taldeak Areto Nagusian E&E – Espejos y Espejismos ikuskizuna aurkeztuko du. Sarrerak 45 eta 38 eurotan eskura daitezke

Flamenco on Fire Jaialdiaren kontzertu handiak Baluarten eskainiko dira

Emanaldiak hauek izango dira: Mayte Martín eta Belén Maya (21 ag), Estrella Morente (22), Dorantes, Adam Ben Ezra eta Tim Ries (23), Tomatito eta Nafarroako Orkestra (24), Eva Yerbabuena (25) eta El C

Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarrerak, salgai Baluarteko leihatilan eta web-orrian

Uztailaren 20tik abuztuaren 4ra izango da eta sarrerak 3 eta 18 euro bitartean eskura daitezke, eta Gazte Txartelarekin, 3 eta 10 euro bitartean

Baluarte Fundazioak 2018/19 Denboraldian 14 ikuskizun eskainiko ditu

Programan nabarmentzen dira: Donizettiren L’elisir d’amore, Verdiren Otello, Javier Camarenaren errezitaldia, Dantza Konpainia Nazionaleko Intxaur-hauskailuaren estreinaldia eta Mariinsky Orkestraren

Zinea izarpean, Baluarten

RoofTop Cinema zikloak Singing in the rain (uzt 24), Grease (uzt 26) eta La La Land (uzt 28) filmeak ekarriko ditu Baluarteko terrazara

Lizarrako Antzinako Musikaren Asterako sarrerak Baluarteko leihatilan eta web-orrian salgai daude jada

Irailak 1etik 9ra izango den jaialdirako sarrerak 12 eurotan eskura daitezke eta Gazte Txartelarekin, 6 eurotan

Baluarteko txartel-leihatilak uztailak 16tik abuztuak 4ra zabalik egongo dira goizez

Gainera, uztailak 24an, 26an eta 28an, arratsaldez ere ordutegi bereziarekin zabalik egongo dira, 20.00etatik 22.30era

Pasión Vegak urriak 6an eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da

Sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez eskuratu ahal da

Baluarte Fundazioaren 2018-2019 Denboraldiko abonu eta sarreren salmenta egitaraua eta prezioak

Egitarauak musika klasiko, lirika eta dantza 14 izenburu eta 17 emanaldi eskainiko ditu

Luz Casal abeslariak urriak 21ean kontzertua eskainiko du Baluarten

Emanaldian Que corra el aire bere azken diskoa aurkeztuko du. Sarrerak 45 eta 50 eurotan eskura daitezke

Baluarte Fundazioak 2018/19 denboraldi berrian izango dituen bi opera izenburuen bigarren emanaldietarako sarrerak salgai daude jada

Sabina Puértolas nafarra protagonista izango duen L’elisir d’amore operaren bigarren saioa irailak 22an taularatuko da eta Otello-ren bigarren emanaldia, Gregory Kunde tenorrarekin, otsailak 3an izang

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información