Cañizaresek eta Nafarroako Orkestrak Flamenko on Fire Jaialdiari hasiera emango diote Baluarten abuztuaren 22an

2017ko, abuztuaren 10a
Flamenco on Fire Jaialdia Iruñean hasteko geroz eta egun gutxiago falta dira; Baluarten Jaialdiak eskainiko duen lehenengo hitzordua abuztuaren 22an izango da, Cañizares gitarra-jole flamenkoaren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik gitarra eta orkestrarako Al-Andalus kontzertua hain zuzen ere, Paco de Lucíaren oroimenez. Emanaldia egungo orkestra maisu espainiar entzutetsuenetarikoa den José Antonio Montaño madrildarrak zuzenduko du, gaueko 21.00etan Areto Nagusian. Baluarte Fundazioak antolatutako kontzertu hontarako sarrerak 25, 30 eta 35 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.
 
Juan Manuel Cañizaresen azkeneko konposizioa berezi-berezia da, sakona eta sentitua. Senez eta berez senideturik ageri zaizkigu musika klasikoa eta flamenkoa. Halako senidetze jasoa da, eta horren eraginez, badirudi bi arlo horiek elkar besarkaturik daudela eta iturri beretik edaten dutela. Adiskide baten heriotzak eragindako oinaze gorritik sorrarazitako lana da baina, aldi berean, biek elkarrekin ondutako barne eta arte esperientziatik, kontzertuaren hirugarren mugimenduan bikain ageri den bezala. Paco de Lucíaren heriotzak eragindako atsekabean ernamuindu da Al-Andalus; izan ere bi adiskide minak elkarrekin aritu baitziren lanean hamar urtez. Eta horren ondorioz, sorkuntza prozesua bide mingarri eta neketsua izan da, bigarren mugimenduak era bereziki deskriptiboan jaso duen bezala: hots, hileta martxa bat da, buleria baten airearekin kontraste ederrean. Eta nahigabetik kontsolamendura. Bigarren eta hirugarren mugimenduen arteko zubia egiteko darabilen kadentziaren taranta Cadizko tangilloen erritmora eraldatzen da. Kontzertuaren azken pasarte horretan, Cañizaresek bere maisu eta adiskidea dauka gogoan, haren konposizio ezagunenetako batzuei keinu eginez. Izan ere, Paco de Lucíak nota bakoitzean zeharkatzen du Al-Andalus, Cañizaresek berezkoa duen baltsamo finak gidaturik.  
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Pablo Sarasate Biolin Lehiaketako azken irabazleak Baluarten ezohiko kontzertua eskainiko du azaroak 22an

Robert Lakatošek, Milan Miladinovic-ekin batera, Santa Ceciliako ezohiko kontzertua egingo du Ganbera Aretoan, emanaldian Franck, Debussy, Wieniawski eta Sarasateren obrak interpretatuz

Baluartek Skimetraje Jaialdiaren 6. edizioa hartuko du azaroaren 10ean eta 11an

Pirinioetako eski eta snow-eko film laburren Jaialdian lehiaketara aurkeztutako bideoak proiektatuko dira. Sarrerak salgai daude jada

Baluarte Txiki: haurrei zuzendutako ziklo berria

2017-2018 Denboraldian Baluarte Fundazioak eskainiko duen programazio berri honek zazpi ikuskizun ekarriko ditu Baluartera, horietariko lau emanaldi euskaraz baita ere

Film Symphony Orchestrak filmetako soinu banden kontzertua eskainiko du Baluarten

Emanaldia abenduaren 23an arratsaldeko 19.30ean ospatuko da eta sarrerak salgai daude 52, 44 eta 36 eurotan

Mayumanak 'Rumba' erritmoa ekarriko du Baluartera

Dantza eta perkusio taldeak azaroak 3tik 5era Estoparen musikan oinarritutako ikuskizun berria aurkeztuko du gurean

Baluartek Errusiar Armadaren Ballet, Koru eta Orkestraren emanaldia hartuko du urtarrilak 2an

Taldeak ohiko errusiar musika eta dantzez osatutako egitaraua eskainiko du. Sarrerak 34 eta 36 eurotan eskura daitezke

Napoliko San Carlo Antzokiko Balletak urriak 27an eskaini behar zuen emanaldia bertan behera geratu da

Bihartik aurrera sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez eskuratu ahal da

'Baluarte Envivo' aldizkariaren azken edizioa kalean da jada

Ikasturte berriko ale honetan bi elkarrizketa, erreportajeak, argazkiak eta agenda eskaintzen dira

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información