Benito Lertxundik kontzertua emango du abenduaren 28an Baluarten

2017ko, abuztuaren 4a

Heldu den abenduaren 28an, Benito Lertxundi Baluarten izango da 20.30etik aurrera kontzertua ematen, In & Out Producciones-en eskutik. Orioko kantariak, 50 urteko ibilbidea ospatzeko, Euskal Herrian zehar kontzertuak emateari ekin zion Oroimenaren Oraina izeneko diskoa ardatz zuen biran eta oraindik ere zuzenekoetan murgildurik jarraitzen du. Sarrerak 35 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan. Bere betiko estiloari jarraituta, emanaldian oraindik argia ikusi ez duten kantuak ere aurkeztuko ditu, barne hausnarketak, Fernando Pessoa portugaldar idazlearen olerkiak edota Jorge Bucay argentinarraren olerkiren batekin konposatutakoak. Horiekin batera, jakina, betiko kanturik ezagunenek ere tokia izango dute. Kontzertuan ohiko musikariek lagunduko diote: Juantxo Zeberio (piano eta sintetizadorean), Amaiur Cajaraville (baxuan), David Gorospe (baterian), Angel Unzu (gitarra eta bouzoukiarekin), Gurutz Bikuña (gitarrekin), Xabier Zeberio (biolina eta nyckelharpa), Pello Ramirez (eskusoinu eta biolontxeloarekin), Intza Unanue (koroak egiten) eta Olatz Zugasti (harpa, teklatu eta ahotsarekin).

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

‘Music has no limits’-ek genero eta garai ezberdinetako abesti arrakastatsuak Baluarten elkartuko ditu gaur

Herrialde ezberdinetan arrakasta lotu ondoren, In&Out Producciones-en eskutik dator Iruñera. Sarrerak, 22 eta 36 euro bitartean

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Urte Berriko Kontzertua eskainiko du Baluarten urtarrilak 4an

Emanaldian Strauss, Chaikovsky, Chapí, Guridi, Mendizabal, Luna, Larregla eta Romano musikagileen balsak, polkak, jotak, zortzikoak eta zarzuelak intepretatuko dira. Sarrerak salgai daude jada

Baluartek asteazkenetik ostiralera turismoaren sektorearen egoera aztertuko duen MOVE 2017 nazioarteko konferentzia hartuko du

Ingelesez eta gaztelaniaz egingo den jardunaldian hiri-turismo eta landa-turismo jasangarria aztertuko da, Nafarroarentzat bereziki interesgarriak direnak

Manolo Garcíak Baluarten kontzertua eskainiko du ekainaren 3an

Bakarkako bere zazpigarren diskoa aurkeztuko duen emanaldirako sarrerak salgai daude jada

Pablo Sarasate Biolin Lehiaketako azken irabazleak Baluarten ezohiko kontzertua eskainiko du datorren astean

Robert Lakatošek, Milan Miladinovic-ekin batera, Santa Cecilia Eguneko ezohiko kontzertua egingo du azaroak 22an, emanaldian Franck, Debussy, Wieniawski eta Sarasateren obrak interpretatuz

Gregory Porter abeslariak 'Nat King Cole & me' disko berria Baluarten aurkeztuko du maiatzak 16an

Kontzertua Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan dago eta maiatzak 13an igorrita zegoen Chick Corearen emanaldia ordezkatzen du. Sarrerak salgai daude jada 

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información