Baluarten egingo da bihar II. SKOLAE Jardunaldia, ikasturte honetan 16 ikastetxe pilotuk egindako lanak ezagutzera emateko

2018ko, ekainaren 14a
Baluartek II. SKOLAE Jardunaldia hartuko du bihar, 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.30era, SKOLAE 2017-2020 Hezkidetza Planaren lehen urtean 16 ikastetxe pilotuk egindako lana saritzeko eta ezagutzera emateko helburuarekin. Halaber, jardunaldian, SKOLAE erreferenteak… bidea irekitzen duten emakumeak proiektua aurkeztuko dute, emakume ezberdinen lana omentzearekin batera. Lehen edizio honetan Uxua Lopez, Amparo Tomé eta Teresa Zabaleguiren lana eta konpromisoa sarituko dira. Horrez gain, SKOLAE Sariak emango zaizkie ikastetxearen hezkidetza identitateari begira egindako lau jardunbide kolektibo egokiri.
 
2017-2021 Hezkidetza Planean, hezkidetzako ibilbide bat proposatzen da, eskolako etapa guztietarako ikaskuntzako helburu eta edukiekin, berdintasuna lau ikaskuntza eta lau gaitasun nagusiren bitartez jorratzeko: kritika eta erantzukizuna desberdintasunaren aurrean; autonomia, zaintza eta independentzia pertsonala; lidergoa, jabekuntza eta parte-hartze soziala; eta sexualitatea eta tratu onak.
 
BIHARKO JARDUNALDIA
 
SKOLAE Programako ikasturte-amaierako jardunaldia bihar goizean hasiko da ikastetxe pilotuetako ikasleei zuzendutako lantegi ezberdinekin. Lehen Hezkuntzako ikasleentzako lantegiak honako hauen ingurukoak izango dira: Identitate berdinzaleak: esanahiak eta proposamenak; horrela, Marian Moreno koordinatzaileak lagunduta (hezkidetzan irakasle aditua), berdintasunaren esanahia jorratzen arituko dira. Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako lantegiak honela deitzen dira: Peparen eta Peperen eskaileraren inguruko jarrerak eta iradokizunak; horrela, sexualitate onaren, harreman afektibo egokien eta tratu onen inguruko begirada kritikoak eta iradokizunak landuko dituzte, Carmen Ruiz Repullo soziologoak, ikertzaileak eta genero-indarkeria gazteengan prebenitzean adituak koordinatuta. Goizeko saioari amaiera emateko, Klownondorioak egongo dira Rakel Imaz eta Isabel Aisarekin, Oihulari Klown-ekoak, eta argazki kolektiboa aterako da Baluarte plazan. Gainera, egun osoan zehar, Baluarteko atondoan, ikastetxe pilotuek ikasturtean zehar egindako lanari buruzko erakusketa eta photocall-a egongo dira.
 
Arratsaldeko saioak irakasleentzat, familientzat eta herritarrentzat izango dira. SKOLAE sariak banatuko zaizkie ikastetxearen hezkidetza identitateari begira egindako lau jardunbide kolektibo egokiri, aurrean aipaturiko emakumeen lana saritzeaz gain. Amparo Tomék, saritutakoetarikoak, Hezkidetza, bizitza ehuntzen duen zilarrezko haria” hitzaldi laburra emango du. Halaber, ikastetxeek SKOLAEren inguruan izandako esperientziaren ikuspegia eta iritziak jasotzen dituen bideoa eskainiko da. Jardunaldia amaitzeko, Klownondorioak aurkeztuko ditu Oihulari Klown-eko Virginia Imazek, 2018ko Emakunde Sariak.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Pamplona Negra jaialdiak hirugarren jardunaldia ospatzen du gaur

Gaurko protagonistak izango dira eleberri beltzaren berezko egoera aztertuko duen mahai-ingurua eta nobela bat zinema-gidoi nola eraldatzen den aztertuko duen El crimen a escena atala

'Otello', gaur egungo tragedia

Baluarte Fundazioaren baitan urtarrilaren 31n eta otsailaren 3an taularatuko den Verdiren operari buruzko erreportajea argitaratzen du Baluarte Envivo aldizkariak

Baluartek Conecta FICTION nazioarteko hitzordua hartuko du ekainaren 17tik 20ra

Sailen koprodukzio batzar honek mundu osoko produkzio-etxe eta plataforma bilduko ditu

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Baluarten ‘Musika eta zine gaua’ eskainiko du martxoaren 8an

Fernando Velázquezek Juan Antonio Bayonaren filmetarako konposatutako musika interpretatuko du NOSk, zinta horien fotogramak proiektatzen diren bitartean

'Grandes éxitos' ikuskizuna, Jorge Javierrekin, ekainaren 2ra atzeratu da

Maiatzaren 19rako iragarrita zegoen emanaldiaren atzerapena Baluarteko ekintza-egutegian egokitze beharrengatik izan da

Vanesa Martínek kontzertua eskainiko du Baluarten heldu den maiatzak 4an

Malagako abeslariak Todas las mujeres que habitan en mí bira aurkeztuko du gurean. Sarrerak salgai daude jada

AGAOk publiko familiarrarentzat egokitutako 'Otello' tragedia igandean ekarriko du Baluartera

Opera bat kontatzen dizut: Otello ikuskizuna eguerdiko 12.00etan hasiko da Ganbera Aretoan. Sarrerak, 8 eurotan

Goyo Jiménezek 'Aiguantulivinamérica 2' ikuskizuna otsailaren 21ean Baluarten aurkeztuko du

Emanaldian Estatu Batuetako primerako bizimoduaren eta espainiarren bizimoduaren arteko konparazioa egiten du. Sarrerak 19 eta 17 eurotan eskura daitezke

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información