Baluartek Sara Barasen ikuskizun berriaren erabateko estreinaldia hartuko du irailak 28an, 29an eta 30ean

2017ko, irailaren 9a

Baluarteko Areto Nagusiak Baluarte Fundazioaren 2017-2018 Denboraldi berriaren hasiera hartuko du Sara Barasen Sombras ikuskizun berriaren erabateko estreinaldiarekin. Osotara, Barasek hiru emanaldi eskainiko ditu gurean, irailak 28an, 29an eta 30ean, arratsaldeko 20.00etan hasita. Cádizko dantzari entzutetsuak bidaia proposatuko digu denboran, koloreetan, isiltasunean eta zalapartan, jendetzan eta bakardadean, argian eta itzaletan zehar. Ikuskari hau farrukaren itzal ikaragarritik sortu da, Sararekin beti izan dena, berarekin hazten. Eszenaratze berri bat, magikoa eta bakana, Sara Barasen kutsua duena, pauso bat harago laguntzeko eta sentimenduak erraz agertzen diren dimentsio horretara publikoa eramateko betiko flamenkoari eusten jarraitzen diona. Sarrerak 40, 28 eta 18 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com, Baluarteko txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, Baluarte Joven programaren baitan (gazte txartelarekin), ikuskizuna baino hiru egun lehenago sarrerak 12, 8 eta 5 eurotan jarriko dira salgai, soilik leihatilan.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

‘Dirty Dancing’ musikala apirilan helduko da Baluartera

80. hamarkadan Jennifer Grey eta Patrick Swayze protagonist izan zituen filman oinarrituta, musikala apirilaren 19tik 22ra egongo da gurean

Isabel Villanueva biolistak debuta egingo du Baluarten datorren astean Nafarroako Orkestrarekin batera

Jacek Kaspszyk maisuaren batutapean, NOSren VIII. Abonu Kontzertuaren programan Weinberg, Walton eta Brahmsen obrak entzun ahalko dira otsailak 22an eta 23an

Joan Manuel Serratek Baluarten ekainak 9an eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai daude jada

Kataluniako kantautorea Mediterraneo Da Capo biraren barruan iritsiko da Iruñera

Baluarte Txiki zikloak ‘Hamelingo txirularia’ ikuskizunaren bigarren emanaldia ekarriko du gaur 12.00etan

Nafarroako Ganbera Operak 2008an aurkeztutako ekoizpenaren bertsio berritua da hau

Frank Peter Zimmermann, egungo biolin-jotzaile onenetariko bat, Euskadiko Orkestraren kontzertuan gonbidatua izango da hilak 20an

Britten, Shostakovich eta Prokofieven obrak barne dituen Ingeles-errusiar batasuna programa zuzenduko du Robert Treviñok

Pablo López abeslariak bere disko berria martxoak 18an aurkeztuko du Baluarten

Gurera bueltan, Malagako artistak Camino, fuego y libertad lana ekarriko du. Sarrerak agortu dira

Navartur Turismoaren 13. Nazioarteko Feria Baluarten ospatuko da otsailaren 23tik 25era

Bisitariek 150 erakustokitan 500 bidaia aukera ezagutu ahal izango dituzte

Gastromia-Turismoko Nazioarteko I. Biltzarra Baluarten ospatuko da otsailak 22an eta 23an

Partaideak egungo eta etorkizuneko egoerari buruz munduan gastronomia-turismoaren sektoreak dituen erronkei buruz arituko dira

Baluartek Erlijio-Musika Jaialdiaren bi kontzertu hartuko ditu martxoan

Hilak 25ean, Hilarión Eslavaren Sinfonia Fantastica eta Oficio de difuntos entzun ahalko dira; eta martxoak 28an, Pietas: Opera eta Jainkozaletasuna programak jaialdiari amaiera emango dio

Baluartek ScienceEkaitza Nafarroako I. Gala Zientifikoa hartuko du ekainean

Ekainak 7an izango den hitzordu honek maila goreneko zientzia eta teknologia nafar gizarteari hurbilduko dio

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información