Baluartek ‘Nosferatu’ filmaren proiekzioa hartuko du ostiralean Nafarroako Orkestraren zuzeneko musikarekin

2018ko, otsailaren 12a

Baluarteko Areto Nagusiak 1922an F.W. Murnauk zuzendutako Nosferatu filmaren proiekzioa hartuko du ostiralean, arratsaldeko 20.00etan, Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Filmotekak antolatuta. Baluarten izango dugun Nosferatu film mutuaren proiekzioan Nafarroako Orkestra Sinfonikoak José María Sánchez-Verdú musikari espainiarrak pelikula hontarako konposatutako musika zuzenean interpretatuko du, Sánchez-Verdu berak emanaldia zuzenduko duela. Gainera, musika eta zinea uztartzen dituen hitzordu berezi honetan Iñaki Alberdi irundar soinujole entzutetsuak hartuko du parte. Filma ikusi eta Izuaren Sinfonia zuzenean entzuteko sarrerak 10 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com, Baluarteko txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan. Eta Gazte Txartela dutenek, 5 eurotan txartel-leihatilan.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako Orkestrak bigarren abonamendu kontzertua eskainiko du Baluarten gaur eta bihar

Antoni Wit maisua orkestraren zuzendaritzara bueltatzen da saio bikoitz honetan. Brahms-i eskainitako programan Tianwa Yang biolinistak eta Gabriel Schwabe biolontxelistak parte hartzen dute

‘Lunáticus Circus’ ikuskizunak Baluarte Txiki zikloari hasiera emango dio larunbatean

Baluarte Fundazioaren familia-ikuskizun programazioaren baitan, lehen hitzordu hau gaztelaniaz (17.00etan) eta euskaraz (18.30ean) eskainiko da

"Nire 'Intxaur-hauskailua' ez da klasikoaren erabateko berrirakurketa"

Baluarte Envivo aldizkariaDantza Konpainia Nazionalaren zuzendaria José Carlos Martinezekin elkarrizketa biltzen du, gurean bere koreografiaren erabateko estreinaldia dela eta

Indarkeria Sexisten Nazioarteko Biltzarra gaur hasiko da Baluarten

Indarkeria sexista heldu, analizatu, prebenitu eta horiekin amaitzeko bideak zeintzuk diren aztertzea izanen da jardunaldien erronka larunbata arte

Dantza Konpainia Nazionalaren 'Intxaur-hauskailu' berria Baluarten estreinatuko da datorren astean

Konpainiako zuzendari José Carlos Martinezek sinatutako Txaikovskiren klasikoaren berrikuste honek Nafarroako Orkestrak zuzenean interpretatutako musika izango du. Emanaldiak, urriak 26an eta 27an

Love of Lesbian taldeak Baluarten emanaldia eskainiko du abenduak 15ean

Bartzelonako taldeak Areto Nagusian E&E – Espejos y Espejismos ikuskizuna aurkeztuko du. Sarrerak 45 eta 38 eurotan eskura daitezke

Baluartek Skimetraje Jaialdiaren 7. edizioa hartuko du azaroaren 16an eta 17an

Pirinioetako eski eta snow-eko film laburren Jaialdian lehiaketara aurkeztutako bideoak proiektatuko dira. Sarrerak salgai daude jada

Larunbatean Iruñea Kantuan VI euskal abestiaren jai handia ospatuko da Baluarten

Emanaldian, musikari eta abeslari ospetsuek gure lurraldeko kantuak eta musika eskainiko dute. Sarrerak 15 eurotan eskura daitezke

SantasPascuas Jaialdia hiru kontzerturekin Baluartera bueltatuko da Eguberrietan

Ganbera Aretoak Nacho Vegas-en emanaldia hartuko du abenduaren 28an, Delorean & Oreka Tx + Joseba Irazoki eta lagunen saioa, abenduak 30ean, eta Niño de Elche + Christina Rosenvinge-ren kontzertua, ur

Atzerako kontaketa 'Intxaur-hauskailua'-ren estreinaldirako

Dantza Konpainia Nazionalak datorren astean Baluarten aurkeztuko duen José Carlos Martínezen koreografia berriaren entseguak aurrera doaz

Luz Casalek igandean kontzertua eskainiko du Baluarten

Espainiar pop-rockaren damak Que corra el aire bere disko berria aurkeztuko du. Sarrerak, 45 eta 50 eurotan

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información