Baluartek Kepa Junkera & Sorginak taldearen kontzertua hartuko du larunbatean

2017ko, martxoaren 22a

Kepa Junkera trikitilariak, Sorginak taldearen laguntzarekin, Maletak izeneko bere azken diskoa Baluarten aurkeztuko du larunbatean, arratsaldeko 20.00etan. Trikitia jotzen hasi zenetik musika-tresna ezberdinen maletak gorde egin ditu Junkerak eta kontzeptu horren inguruan osatu du Maletak izeneko lana, bertan Iberiar penintsulako kultura ezberdinak elkartu dituela: Galizia, Aragoi, Katalunia, Gaztela eta Leon eta Euskadi bertako antzinako doinuak. Kontzertua Korrika Kulturalaren egitasmoaren baitan helduko da gurera eta emanaldian gonbidatuak izango dira Karmele Gisasola harrijasotzailea, Aitzol Atutxa aizkolaria eta Donibaneko erraldoiak. Sarrerak 18 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, Korrika Lagunek %10eko beherapena dute sarrerak leihatilan eskuratzen badituzte.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Iruña Beltza Jaialdia Baluarten hasi da gaur arratsaldean

Lehen jardunaldian El crimen a escena saila Paco Etxeberria forentsearen eskutik eta polizia-telesailei buruzko hitzaldia dira protagonista nagusiak

Baluartek ‘Psicosis’ filma hartuko du urtarrilak 19an Nafarroako Orkestraren zuzenko musikarekin

Alfred Hitchcock-en maisu-lana jatorrizko bertsioan proiektatuko da, asteartean hasiko den Pamplona Negra Jaialdiaren baitan

India Martínez, Vanesa Martín eta Rozalén 2018an Baluarten arituko dira

In&Out-ek hiru kontzertuak otsailerako eta maiatzerako antolatu ditu. Sarrerak 25 eta 45 euro bitartean eskura daitezke

Yuja Wang pianistak Baluarten kontzertua eskainiko du bihar

Chamber Orchestra of Europeren laguntzarekin Beethoven eta Chopin musikagileen obrak interpretatuko ditu

La Pamplonesak eta Serafín Zubirik 70. hamarkadako abesti entzutetsuenak ekarriko dituzte urtarrilak 28an

La Década Prodigiosa taldeko kide ohiekin batera, kontzertuan Nino Bravo, Serrat, Camilo Sesto, Roberto Carlos edo Mari Triniren abestiak interpretatuko dituzte

Pablo López abeslariak bere disko berria martxoak 18an aurkeztuko du Baluarten

Gurera bueltan, Malagako artistak Camino, fuego y libertad lana ekarriko du. Sarrerak agortu dira

Baluartek ‘envejeZANDO. Diseinua, guztiontzat: Arkitektura eta gizartearen zahartzea’ erakusketa hartzen du

Paz Martínen proposamen honen xedea da zahartzaroaren errealitatea ezagutaraztea eta esperimentaraztea. Erakusketa urtarrilak 25era arte bisita daiteke

Gregory Porter abeslariak 'Nat King Cole & me' disko berria Baluarten aurkeztuko du maiatzak 16an

Kontzertua Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan dago eta maiatzak 13an igorrita zegoen Chick Corearen emanaldia ordezkatzen du. Sarrerak salgai daude jada 

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información