Baluartek Jorge Drexler eta Rocío Márquezen topaketa hartuko du hilak 23an

2019ko, abuztuaren 13a
Baluarteko Areto Nagusiak Rocío Márquezen eta Jorge Drexlerren arteko elkartzea hartuko du abuztuak 23an (21.00etan) Flamenco on Fire Jaialdiaren baitan. Huelvako flamenko-kantariak eta uruguaiko abeslariak kontzertua eskainiko dute, Aquellos puentes sutiles izenburupean, emanaldian folklorea eta flamenkoa batuko dituztela. Flamenko Jaialdiaren laugarren hitzordu handia izango den hontarako sarrerak 42, 37 eta 32 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
 
Aquellos puentes sutiles topaketa baten istorioa da. Bi artistaren arteko topaketa, lehen begiratuan irudi litekeena baino elkarren antzekoagoak direnak. Handia da zinez Jorge Drexler eta Rocío Márquezen sormena, eta handia ere, biek entzuteko duten gaitasuna, bai eta lurralde berrietan barneratzeko ahalmena ere. Biek ere izugarri maite dituzte musika sustraidunak. Guajirak, milongak eta vidalitak dira. Bada, molde horiek, mendez mende Atlantikoan zehar joan-etorrian, bi gauza adierazten dituzte, hala komunitate bakoitzaren berezitasuna, nola kultura iberoamerikarren arteko hurbiltasuna. Hori oinarri harturik, biek batera Aquellos puentes sutiles irudikatzen dituzte elkarren arteko konplizitatetik, musikaz eta bertsoz beterik. Inorena ez den lur emankor horretan, dena izan baitaiteke gertakizun.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek 'Navarra Film Commission - 10 urte' erakusketa hartzen du irailak 17ra arte

Nafarroako lokalizazio ezberdinak sustatzen dituen erakusketa ibiltaria atondo nagusian bisita daiteke

Navarros Influencers 2019 hitzordurako sarrerak salgai daude

Azaroak 9an izango den ekitaldian Judith Jaso, Hey Zulu, Fernando Jaso, Ahikar Azcona, Javier Erro, Paul Alone, Sandra Fuente eta Amaia Izar arituko dira

Flamenko jaialdiak Ketama ekarriko du bihar Baluartera

Taldea No estamos locos birarekin helduko da, emanaldian bere abesti arrakastatsuen berrinterpretazioa eskainiko duela

Flamenco Jaialdia Israel Galván dantzariarekin amaituko da abuztuak 25ean

Baluarten musika argumentu nagusi duen Fla.co.men ikuskizuna aurkeztuko du

Flamenco on Fire Jaialadia dela eta, Baluarteko txartel-leihatilak ordutegi berezia izango du

Abuztuak 20tik 24ra, txarteldegia zabalik egongo da 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara, eta hilak 25ean, 17.00etatik 21.00etara

Rocío Molina flamenco Jaialdiaren azkenaurreko hitzorduan protagonista izango da abuztuak 24an

Malagako flamenko-dantzari eta koreografo abangoardista honek Caída del cielo ikuskizuna aurkeztuko du

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información