Baluartek Errusiar Armadaren Ballet, Koru eta Orkestraren emanaldia hartuko du urtarrilak 2an

2017ko, urriaren 6a
2018 urteari ongietorria emanez, Baluartek San Petersburgoko Errusiar Armadaren Ballet, Koru eta Orkestraren emanaldia hartuko du heldu den urtarrilaren 2an, arratsaldeko 20.00etan. Errusiako folklore, ahots eta koreografia-artearen irudikapen onenetarikoa den talde honek, errusiar, kosako eta eslaviar musika eta dantzez osatutako askotako egitaraua eskainiko du, jantzi koloretsu, instrumentu tipiko, sekulako koru eta koreografia ia akrobatikoak lagunduta. EuroSpectacles-ek antolatutako hitzordu hontarako sarrerak 34 eta 36 eurotan eskura daitezke ohiko kanaletan: Baluarteko txartel-leihatilan, 902150025 telefonoan eta www.baluarte.com web orrian.
 
Errusiar Armadaren Koru eta Dantza taldeen jatorria Mundu Gerretan dago, formazio hauek gerra-toki eta ospitaletako soldaduei maitasun eta itxaropen abestiak eramaten zizkietenean. Ondoren munduan errusiar ikuskizun txalotuena izatera pasa ziren. Musika grabaketa eta Koruek Asia, Amerika eta Europako hiri ezberdinetan eginiko hamaika birei esker Ojos negros, Kalinda edo Los Remeros del Volga bezalako abestiak nazioarteko klasikoetan bilakatu dira. 

 

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

NOSren bigarren abonu kontzertuak Pablo Ferrández biolontxelista entzutetsua ekarriko du gaur

Andrew Gourlay maisuak zuzenduko duen programan Mozart, Haydn eta Poulenc musikagileen obrak interpretatuko dira

Baluartek Skimetraje Jaialdiaren 6. edizioa hartuko du azaroaren 10ean eta 11an

Pirinioetako eski eta snow-eko film laburren Jaialdian lehiaketara aurkeztutako bideoak proiektatuko dira. Sarrerak salgai daude jada

Baluarte Txiki: haurrei zuzendutako ziklo berria

2017-2018 Denboraldian Baluarte Fundazioak eskainiko duen programazio berri honek zazpi ikuskizun ekarriko ditu Baluartera, horietariko lau emanaldi euskaraz baita ere

Film Symphony Orchestrak filmetako soinu banden kontzertua eskainiko du Baluarten

Emanaldia abenduaren 23an arratsaldeko 19.30ean ospatuko da eta sarrerak salgai daude 52, 44 eta 36 eurotan

Mayumanak 'Rumba' erritmoa ekarriko du Baluartera

Dantza eta perkusio taldeak azaroak 3tik 5era Estoparen musikan oinarritutako ikuskizun berria aurkeztuko du gurean

Baluartek Errusiar Armadaren Ballet, Koru eta Orkestraren emanaldia hartuko du urtarrilak 2an

Taldeak ohiko errusiar musika eta dantzez osatutako egitaraua eskainiko du. Sarrerak 34 eta 36 eurotan eskura daitezke

Napoliko San Carlo Antzokiko Balletak urriak 27an eskaini behar zuen emanaldia bertan behera geratu da

Bihartik aurrera sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez eskuratu ahal da

'Baluarte Envivo' aldizkariaren azken edizioa kalean da jada

Ikasturte berriko ale honetan bi elkarrizketa, erreportajeak, argazkiak eta agenda eskaintzen dira

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información