Baluartek Erlijio-Musika Jaialdiaren bi kontzertu hartuko ditu martxoan

2018ko, martxoaren 15a
Baluarteko Areto Nagusiak Iruñeko Udalak ondoz-ondoko hirugarren urtez antolatzen duen Erlijio-Musika Jaialdiaren bi kontzertu hartuko ditu. Zehazki, eta hiriko haintat eszenatokitan ospatuko den Jaialdiaren baitan, martxoak 25ean (20.00etan) Areto Nagusian, Nafarroako Abesbatzen Elkarteak eta Zaragoza Hiriko Orkestra Sinfonikoak Hilarión Eslava musikagile nafarraren Sinfonía fantástica eta Oficio de difuntos/Officium defunctorum obrak interpretatuko dituzte. Eta martxoak 28an (20.00etan), Baluarte Areto Nagusiak aurtengo Jaialdiaren azken hitzordua hartuko du: Pietas: Opera eta Jainkozaletasuna programa, Javier Echarri maisuaren batutapean eta Carmen Solís sopranoaren, Eduardo Sandoval tenorraren, Aizaga Ganbera Abesbatzaren, Erriberriko Abesbatzaren, Eugenia Echarren kantu-eskolako koruaren eta Juan Marcos Cano piano-jotzailearen partaidetzarekin.
 
Baluarteko emanaldi bakoitzerako sarrerak 10 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke jada: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.

MARTXOAK 25
Sinfonia Fantástica 1842 urtean idatzi zuen Hilarión Eslava musikari eta musikagile nafarrak Madrilgo Zirkuko Maskara-Aretoaren irekitzerako. Bestalde, Officium defunctorum Nafarroako Abesbatzen Elkarteak Eslavaren obra berreskuratzeko egindako berrikuste musikologiko lanaren parte da. XIX. mendeko jatorrizko partitura Madrilgo Goi Kontserbatorioan dago eta, beraz, Baluarten entzungo dena Jose Antonio Huarte Azparren maisuak egin duen berrikuspen-lana da, Lira Sacro Hispana bilduman argitaratua. Hilarionen Requiem mezarekin batera 1844 osteko katalogoan agertzen den garrantzi handiko lana da, eta ziur aski 1861an konposatu ziren biak ala biak. Leocadio Hernández Ascunce jaunak ikerketa bibliografikoan aditzera ematen du 50 urtean zehar partitura hori ezinbestekoa izan dela, Requiem mezarekin batera, elizaren eta Espainiako errege-erreginen ingurukoen ospakizun handietan. 
 
MARTXOAK 28
Bigarren hitzorduan, Jaialdiak erlijio-musikako kontzertuetan ezohikoa den genero bat dakar. Bada, opera izango dugu protagonista, ikuspegi ausart eta desberdina ekarriaz. Kontzertu honek adierazpen espiritual eta artistiko gisara aurkezten du musika, mistizismoz eta dramatismoz jositako obrekin, Puccini, Verdi, Bizet edo Mascagni konpositoreen hainbat erlijio-piezaren bitartez.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

L'elisir d'amore: Muntaketa 9/10

Gure seriearen bederatzigarren bideoa. KARAKTERIZAZIO lana oinarrizkoa da eszenatokira atera aurretik...

"Adinaren debutan seguru nabilela eta asko ikasiko dudala badakit"

Baluarte Envivo aldizkariak Donizettiren L'elisir d'amore operan emakumezko rol protagonista estreinatuko duen Sabina Puértolasekin elkarrizketa biltzen du  

Baluartek 'Los ilusionistas' ikuskizunarekin urteari agur esango dio abenduak 30ean

Oholtza gainean efektu ikusgarriak jazoko dira, ilusionismo, lebitazio, igarpen eta desagertze erakustaldi miragarrian. Sarrerak, 20 eta 30 euro bitartean

Baluartek Iñaki Gabilondoren hitzaldia hartuko du ostegunean

Nafarroako Kontuen Ganberak antolatuta, kazetariaren solasaldia 19.00etan hasiko da. Lekua beteta

'Baluarte Envivo' aldizkariaren azken edizioa kalean da jada

L'elisir d'amore operaren eszenografia ikusgarriaren argazki bat da argitalpenaren azalaren protagonista

Café Quijanok Baluarten kontzertua eskainiko du otsailak 23an

Taldeak La vida no es La La La izeneko pop disko berria aurkeztuko du. Sarrerak 35 eurotan eskura daitezke

'L’elisir d’amore' operak Baluarte Fundazioaren denboraldiari hasiera emango dio ostegunean

Irailak 22an larunbatarekin ere taularatuko den Donizettiren opera honetan, Sabina Puértolas nafarrak emakumezko protagonistaren rolean egingo du debuta

The Michael Nyman Bandek Baluarten kontzertua eskainiko du datorren astean

Hilak 28an Michael Nyman musikagile eta pianistak emango duen emanaldirako sarrerak 46 eta 42 eurotan eskura daitezke

L'elisir d'amore: Muntaketa 8/10

Gure seriearen zortzigarren bideoa. ATREZZOko taldea eszenatokian agertuko diren objektu guztietaz arduratzen da.

Nafarroako Musika Garaikidearen IV Jaialdiak Baluartera Ensemble Kuraiaren kontzertua ekarriko du larunbatean

Bilboko taldeak Apokalypsis, errebelazio baten sinbolo ikuskizuna aurkeztuko du eta San Juanen Apokalipsia liburuan oinarritutako opera multimediaren proiekzioa da

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información