Baluarte Fundazioaren 2018-2019 Denboraldiko abonu eta sarreren salmenta egitaraua eta prezioak

2018ko, ekainaren 18a
Baluarte Fundazioaren 2018-2019 Denboraldiko abonu oso, abonu partzial eta sarrera solteen egitaraua, hala nola prezioen laburpena biltzen dugu ondoren.
 
Abonu oso berriak: Abonu oso berrien salmenta abuztuaren 24tik aurrera eginen da. Baluarteko txartel-leihatila eta 948 066 061 telefono zenbakian salduko dira (11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara). Ordainketa banku-helbideratze edo banku-txartelarekin egin daiteke eta ordainketa zatikatu daiteke. Datorren denboraldian abonu osoak erosten dituztenek hurrengoan ere berritzeko aukera izango dute. 
 
Abonu osoek denboraldiko hamalau ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu, sarrera solteekiko %20eko deskontuarekin: Z1: 485€ / Z2: 361€ / Z3: 261€
 
Baluarte Joven Abonuak: 30 urtetik beherakoek, Gazte Txartelarekin, abonamendu berezi hau %70eko beherapenarekin eskura dezakete. Abonu honek denboraldiko 14 ikuskizunetarako sarrerak ditu bere baitan, aretoko 2. eta 3. zonaldeetarako. Abuztuaren 24tik aurrera eskura daitezke 135 eurotan (Z2) eta 98 eurotan (Z3).
 
Abonu partzialen lehentasunezko salmenta: pasa den denboraldian (2017-2018) abonu partzialak erosi zituztenek, lehentasuna izango dute abonu partzial berriak erosteko. Abonu partzial berriak irailaren 4an egongo dira salgai Baluarteko txartel-leihatilan (11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara) eta 948 066 061 telefono zenbakian.
 
Abonu partzial berriak: Irailaren 5ean lortu daitezke, 11.00etatik aurrera, www.baluarte.com web orrialdean, Baluarteko leihatilan (11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara) eta 902 15 00 25 telefono zenbakian. Abonu partzial berriak erosten dituztenek hurrengo denboraldian abonu partzialak erosteko lehentasuna izango dute.
 
Abonu partzialak denboraldiko hainbat ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu, sarrera solteekiko %10eko deskontuarekin.
 
Klasika/Lirika Abonua: Ondorengo ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu: Gaetano Donizettiren L’elisir d’amore, Sir András Schiff, Amoria Katia eta Marielle Labèque ahizpekin, Javier Camarena, Giuseppe Verdiren Otello, Grigory Sokolov, Gustav Mahler Jugendorchester, Mariinsky eta Iruñeko Orfeoia, San Juanen Pasioa Bach-en arabera eta Latinos, María Bayorekin.
Zona 1: 416€
Zona 2: 316€
Zona 3: 234€
 
Dantza Abonua: Ondorengo ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu: Dantza Konpainia Nazionalaren Intxaur-hauskailua, Víctor Ullate Ballet, GöteborgsOperans Danskompani eta Farruquito. 
Zona 1: 130€
Zona 2: 90€
Zona 3: 59€
 
Larunbateko Abonua: Ondorengo ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu: Gaetano Donizettiren L’elisir d’amore, Dantza Konpainia Nazionalaren Intxaur-hauskailua, Gustav Mahler Jugendorchester, Mariinsky eta Iruñeko Orfeoia, San Juanen Pasioa Bach-en arabera eta Latinos, María Bayorekin.
Zona 1: 288€
Zona 2: 208€
Zona 3: 140€
 
Sarrera solteak: Ikuskizun guztietarako sarrerak irailaren 6tik aurrera erosi ahalko dira: www.baluarte.com web orrialdean, Baluarteko leihatilan (11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara) eta 902 15 00 25 telefono zenbakian. 
 
2018-2019 Denboraldiko ikuskizunak eta prezioak honako hauek dira:


 

 

  BALUARTE JOVEN/GAZTE TICKET
  Entradas
sueltas
Entradas 20%
de descuento
Entradas 70%
de descuento

(desde 3 días antes)
FECHA ESPECTÁCULOS ZONA 1 ZONA 2 ZONA 3 ZONA 1 ZONA 2 ZONA 3 ZONA 1 ZONA 2 ZONA 3
20 y 22/09/2018 L'elisir d'amore, de Gaetano Donizetti 68 54 40 54 43 32 20 16 12
02/10/2018 Sir András Schiff 30 - - 24 - - 20 16 10
26-27/10/2018 Cascanueces, CND 42 28 18 34 22 14 13 8 5
28/11/2018 Amoria, con Katia y Marielle Labèque 36 26 17 29 21 14 11 8 5
14/12/2018 Javier Camarena 48 32 21 38 26 17 14 10 6
31/01-03/02/2019 Otello, de Giuseppe Verdi 74 54 40 59 43 32 22 16 12
26/02/2019 Grigory Sokolov 30 - - 24 - - 9 - -
09/03/2019 Gustav Mahler Jugendorchester 45 32 21 36 26 17 14 10 6
16/03/2019 Mariinsky y Orfeón Pamplonés 50 35 23 40 28 18 15 11 7
07/04/2019 Victor Ullate Ballet 34 24 16 27 19 13 10 7 5
13/04/2019 La Pasión según San Juan, de Bach 45 32 21 36 26 17 14 10 6
30/04/2019 GöteborgsOperans Danskompani 34 24 16 27 19 13 10 7 5
11/05/2019 Latinos, con María Bayo 36 26 17 29 21 14 11 8 5
01/06/2019 Farruquito 34 24 16 27 19 13 10 7 5
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluarteko Plazan taula periodiko erraldoi baten erakusketa jarri dute

Zientziaren ibilbidea hitzarmenaren baitan, Plaza Iruñerriko dibulgazio zientifikoko gune bilakatu da hilabete osoz

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 18/19 Denboraldiari agur esango dio datorren astean

Maiatzak 30ean eta 31n NOSk eskainiko dituen kontzertuetan Iruñeko Orfeoiak hartuko du parte eta Brahms eta Beethoven interpretatuko ditu

Encantando Denboraldia larunbatean dantza eta antzinako musika batzen dituen hitzordu batekin amaituko da

20.00etan Harresiaren Aretoan izango den emanaldia Kon moción dantza konpainiaren eta "Michael Navarrus" kapera errenazentista taldearen eskutik helduko da

Dani Mateo, J.J Vaquero eta Raúl Cimas komikoen umorea Baluartera helduko da igandean

Elkarrekin Nunca os olvidaremos emanaldia aurkeztuko dute, bertan gizatasunaren historiaren ezezagun handiari erantzuna bilatzen saiatuko direla

Iruñeko Flamenko Artearen VI. Jardunaldiak programaren baitan bost hitzordu hartuko ditu Baluartek

Abuztuaren 21etik 25era, Baluarten lau hitzaldi eta mahai-inguru bat egongo dira

Zientzia ikuskizuna bezala Baluartera helduko da larunbatean Naukas Pamplona jardunaldiarekin

Beste munduak lelopean, programaren baitan hitzaldi dibulgatzaile laburrak egonen dira

Farruquitok datorren astean Baluarte Fundazioaren denboraldia itxiko du

Bere ibilbidearen une aipagarrienak laburtzen dituen ikuskizun autobiografiko berria aurkeztuko du ekainak 1ean, larunbata

Baluartek ScienceEkaitza Nafarroako II. Gala Zientifikoa hartuko du ekainak 27an

Hitzordu honek maila goreneko zientzia eta teknologia nafar gizarteari hurbilduko dio

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información