Baluarte Fundazioak 2018/19 Denboraldian eszenifikatutako opera berreskuratzen du

2018ko, uztailaren 1a
Baluarte Fundazioaren Denboraldi berria bigarrenez urtebetekoa izango da eta irailaren 20tik ekainaren 1era bitartean hedatuko da. Denboraldiak musika klasiko, lirika eta dantza 14 ikuskizun eta 17 emanaldi eskainiko ditu. Eszenifikatutako opera Baluartera itzuliko da programazioaren baitan, Opera Lagunen Gayarre Elkartearekin (AGAO) elkarlanean, errepertorioko bi izenburu nabarmenekin: Donizettiren L’elisir d’amore eta Verdiren Otello. Bi operek etxeko bi artista izango dituzte protagonista: Sabina Puértolas nafarra Donizettiren operako emakume protagonista izango da eta Gregory Kunde, egungo Otello handiena. Nazioarteko operaren arloan gogokoenen arteko zerrendan dagoen beste tenor batek, Javier Camarenak, gala bat eskainiko du Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin.  Gainera, lehenbiziko aldiz Baluarte Fundazioaren denboraldi batean, ballet klasikoa izango dugu orkestra batekin zuzenean: Intxaur-hauskailuaren ekoizpen berri baten erabateko estreinaldia, José Carlos Martínezek , Dantza Konpainia Nazionalerako egindakoa (haren zuzendari artistikoa da). Dantzaren arloko beste hiru ikuskizunek lagun egingo diote proposamen honi denboraldian zehar: Víctor Ullate Balletaren 30. urteurreneko gala, Goteborgeko Operako taldea eta Farruquitoflamenkoko dantzari handia. Mariinsky Theatreko orkestraren urteroko hitzordu berria izango dugu, Iruñeko Orfeoiarekin duen lankidetzan, eta nazioarteko gazte orkestra nagusiaren bisita, Gustav Mahler Jugendorchester. Kalitate bereko musika, baina formatu intimoago batean, izango da kontzertuen areto handietan ohikoak diren bi piano-jotzaile hauek beren errezitaldietan eskainiko digutena: Sir András Schiff, Bachen Goldberg bariazioak aurkezteko, eta Grigory Sokolov. Aste Santuko bezperetan ere Bach izango da protagonista: Pasioa San Joanen arabera aurkeztuko dute XVIII. Mendeko Orkestrak, Cappella Amsterdam taldeak eta bakarlarien talde gailen batek. Baluarte Fundazioaren programazioa berezitasuna eta bikaintasuna ezaugarri duten bi musika proposamenek amaituko dute: Amoria, Katya eta Marielle Labèque ahizpak eta Carlos Mena protagonista dituela, eta María Bayo Baluartera itzuliko da, Latinos kontzertua aurkeztera.
 
Gainera, abonamendu nagusitik kanpo, ihaz abian jarritako bi ziklo berriren bigarren edizioa izango dugu: Baluarte Txiki, familiei zuzendutako eskaintza, 7 izenbururekin, eta Baluarte Ganbera, Baluarte Fundazioaren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren programazioen gehigarri, 6 kontzerturekin; horietariko 3tan, denboraldi berrian Baluarte Fundazioaren artista egoiliarra izango den Asier Polo biolontxelista izango da protagonista.
 
Salmenta egutegiaren baitan, abuztuaren 24tik aurrera abonu oso berrien eta Baluarte Joven programaren abonuen salmenta izango da; Irailaren 5ean, Abonu partzial berriak: Klasika eta Lirika, Dantza, eta Larunbata; eta irailaren 6tik aurrera, denboraldi berriaren ikuskizun guztietarako sarrera solteen salmenta. Gainera, denboraldi honetan nobedade, 30 urtetik beherakoek emanaldi guztietarako sarrerak %20eko deskontuarekin eskuratu ahal izango dituzte edozein momentutan, irailaren 6tik aurrera. Eta aurreko urteotan bezala, Baluarte Joven programaren sarrera solteak, ikuskizun baikotza baina hiru egun lehenago jarriko dira salgai, %70eko beherapenarekin. 

 

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluarte Fundazioa ‘Otello’ operaren prestaketarekin dabil

Urtarrilaren 31n eta otsailaren 3an taularatuko den Giuseppe Verdiren opera honen entseguak jada Areto Nagusira heldu dira

'Grandes éxitos' ikuskizuna, Jorge Javierrekin, ekainaren 2ra atzeratu da

Maiatzaren 19rako iragarrita zegoen emanaldiaren atzerapena Baluarteko ekintza-egutegian egokitze beharrengatik izan da

Pamplona Negra jaialdiak hirugarren jardunaldia ospatzen du gaur

Gaurko protagonistak izango dira eleberri beltzaren berezko egoera aztertuko duen mahai-ingurua eta nobela bat zinema-gidoi nola eraldatzen den aztertuko duen El crimen a escena atala

AGAOk publiko familiarrarentzat egokitutako 'Otello' tragedia igandean ekarriko du Baluartera

Opera bat kontatzen dizut: Otello ikuskizuna eguerdiko 12.00etan hasiko da Ganbera Aretoan. Sarrerak, 8 eurotan

Juanjo Braulio idazlea Lorenzo Silvaren ordez arituko da gaur Pamplona Negra Jaialdian

El secreto del pantano eleberriaren autoreak eta Patricia Ferreira zinema-zuzendariak nobela bat zinema-gidoi nola eraldatzen den aztertuko dute

'Otello', gaur egungo tragedia

Baluarte Fundazioaren baitan urtarrilaren 31n eta otsailaren 3an taularatuko den Verdiren operari buruzko erreportajea argitaratzen du Baluarte Envivo aldizkariak

Baluartek Conecta FICTION nazioarteko hitzordua hartuko du ekainaren 17tik 20ra

Sailen koprodukzio batzar honek mundu osoko produkzio-etxe eta plataforma bilduko ditu

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Baluarten ‘Musika eta zine gaua’ eskainiko du martxoaren 8an

Fernando Velázquezek Juan Antonio Bayonaren filmetarako konposatutako musika interpretatuko du NOSk, zinta horien fotogramak proiektatzen diren bitartean

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información