Baluarte Fundazioak 2018/19 denboraldi berrian izango dituen bi opera izenburuen bigarren emanaldietarako sarrerak salgai daude jada

2018ko, ekainaren 30a

Baluarte Fundazioaren 2018-2019 Denboraldi aurkeztu berriak programazioaren baitan hartzen dituen bi opera izenburuentzako sarreren salmenta aurreratu du. Nahiz eta denboraldiko gainontzeko ikuskizunetarako sarrerak irailaren hasiera arte ezin izango diren erosi, Baluarte Fundazioak Donozettiren L’elisir d’amore eta Verdiren Otello operetarako bigarren emanaldietarako sarrerak salgai jarri ditu. Sabina Puértolas soprano nafarra protagonista nagusia izango duen L’elisir d’amore izenburuak denboraldiari hasiera emango dio eta salgai jarriko diren txartelak irailak 22an (20.00etan) taularatuko den saiorako dira; Otello operan, aldiz, eta gizonezko rol nagusia Gregory Kunde interpretatuko du eta bihartik aurrera eskuratu ahal diren sarrerak otsailak 3an (19.00etan) eskainiko den emanaldirako dira. Baluarte Fundazioak AGAOren partaidetza izan duen bi ekoizpen hauetan Nafarroako Orkestra Sinfonikoak musika zuzenean interpretatuko du. Sarrerak 40 eta 74 euro bitartean, eta Baluarte Joven programarekin (%20eko beherapenarekin) 40 eta 74 euro bitartean ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan.

ampliar noticia
Donizettiren 'L'elisir d'amore' operak Sabina Puértolas nafarra izango du protagonista.

BERRIAK BALUARTE

‘Lunáticus Circus’ ikuskizunak Baluarte Txiki zikloari hasiera emango dio bihar

Baluarte Fundazioaren familia-ikuskizun programazioaren baitan, lehen hitzordu hau gaztelaniaz (17.00etan) eta euskaraz (18.30ean) eskainiko da

Baluartek Skimetraje Jaialdiaren 7. edizioa hartuko du azaroaren 16an eta 17an

Pirinioetako eski eta snow-eko film laburren Jaialdian lehiaketara aurkeztutako bideoak proiektatuko dira. Sarrerak salgai daude jada

"Nire 'Intxaur-hauskailua' ez da klasikoaren erabateko berrirakurketa"

Baluarte Envivo aldizkariaDantza Konpainia Nazionalaren zuzendaria José Carlos Martinezekin elkarrizketa biltzen du, gurean bere koreografiaren erabateko estreinaldia dela eta

Iruñea Kantuan VI euskal abestiaren jai handia Baluarten ospatuko da bihar

Emanaldian, musikari eta abeslari ospetsuek gure lurraldeko kantuak eta musika eskainiko dute. Sarrerak 15 eurotan eskura daitezke

Atzerako kontaketa 'Intxaur-hauskailua'-ren estreinaldirako

Dantza Konpainia Nazionalak datorren astean Baluarten aurkeztuko duen José Carlos Martínezen koreografia berriaren entseguak aurrera doaz

Love of Lesbian taldeak Baluarten emanaldia eskainiko du abenduak 15ean

Bartzelonako taldeak Areto Nagusian E&E – Espejos y Espejismos ikuskizuna aurkeztuko du. Sarrerak 45 eta 38 eurotan eskura daitezke

Indarkeria Sexisten Nazioarteko Biltzarraren bigarren jardunaldia ospatzen da gaur

Indarkeria sexista heldu, analizatu, prebenitu eta horiekin amaitzeko bideak zeintzuk diren aztertzea izanen da jardunaldien erronka bihar arte

Dantza Konpainia Nazionalaren 'Intxaur-hauskailu' berria Baluarten estreinatuko da datorren astean

Konpainiako zuzendari José Carlos Martinezek sinatutako Txaikovskiren klasikoaren berrikuste honek Nafarroako Orkestrak zuzenean interpretatutako musika izango du. Emanaldiak, urriak 26an eta 27an

Nafarroako Orkestrak bigarren abonamendu kontzertua eskainiko du gaur Baluarten Antoni Wit maisuaren zuzendaritzapean

Brahms-i eskainitako programan Tianwa Yang biolinistak eta Gabriel Schwabe biolontxelistak parte hartzen dute

Luz Casalek igandean kontzertua eskainiko du Baluarten

Espainiar pop-rockaren damak Que corra el aire bere disko berria aurkeztuko du. Sarrerak, 45 eta 50 eurotan

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información