Baluarte Fundazioak 2017-2018 denboraldiari amaiera emango dio gaur Circa australiar konpainiarekin

2018ko, maiatzaren 17a
Baluarte Fundazioaren denboraldia hitzordu berezi batekin amaituko da bihar: Circa konpainia australiarrak Opus lana taularatuko du, arratsaldeko 20.00etan Areto Nagusian. Circak zirku garaikidearen inguruko ikuspegi berri eta ausarta aurkeztuko du gurean. Opus lanean tentsio bizian elkartzen dira musikaren dramatismoa, muturreko akrobaziak, mugimendu lirikoa eta talde koreografia; izan ere,  hamar akrobata oholtza-gainean arituko dira Debussy Laukoteak Dmitri Shostakovich konpositore errusiarraren Hari Laukoteak interpretatzen duen bitartean. Ikuskizunean aztergai dira bertan gizakiaren eta taldearen arteko harreman konplexuak, historiaren bilakaeraren eta bihotzaren aginduen artekoak, tragikoaren eta komikoaren artekoak. 
 
Emanaldirako sarrerak 16, 24 eta 34 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, Baluarte Joven programari esker 30 urtetik beherakoek (Gazte Txartelarekin) sarrerak 5, 7 eta 10 eurotan erosi ahal dituzte (soilik leihatilan).
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

‘Lunáticus Circus’ ikuskizunak Baluarte Txiki zikloari hasiera emango dio bihar

Baluarte Fundazioaren familia-ikuskizun programazioaren baitan, lehen hitzordu hau gaztelaniaz (17.00etan) eta euskaraz (18.30ean) eskainiko da

Baluartek Skimetraje Jaialdiaren 7. edizioa hartuko du azaroaren 16an eta 17an

Pirinioetako eski eta snow-eko film laburren Jaialdian lehiaketara aurkeztutako bideoak proiektatuko dira. Sarrerak salgai daude jada

"Nire 'Intxaur-hauskailua' ez da klasikoaren erabateko berrirakurketa"

Baluarte Envivo aldizkariaDantza Konpainia Nazionalaren zuzendaria José Carlos Martinezekin elkarrizketa biltzen du, gurean bere koreografiaren erabateko estreinaldia dela eta

Iruñea Kantuan VI euskal abestiaren jai handia Baluarten ospatuko da bihar

Emanaldian, musikari eta abeslari ospetsuek gure lurraldeko kantuak eta musika eskainiko dute. Sarrerak 15 eurotan eskura daitezke

Atzerako kontaketa 'Intxaur-hauskailua'-ren estreinaldirako

Dantza Konpainia Nazionalak datorren astean Baluarten aurkeztuko duen José Carlos Martínezen koreografia berriaren entseguak aurrera doaz

Love of Lesbian taldeak Baluarten emanaldia eskainiko du abenduak 15ean

Bartzelonako taldeak Areto Nagusian E&E – Espejos y Espejismos ikuskizuna aurkeztuko du. Sarrerak 45 eta 38 eurotan eskura daitezke

Indarkeria Sexisten Nazioarteko Biltzarraren bigarren jardunaldia ospatzen da gaur

Indarkeria sexista heldu, analizatu, prebenitu eta horiekin amaitzeko bideak zeintzuk diren aztertzea izanen da jardunaldien erronka bihar arte

Dantza Konpainia Nazionalaren 'Intxaur-hauskailu' berria Baluarten estreinatuko da datorren astean

Konpainiako zuzendari José Carlos Martinezek sinatutako Txaikovskiren klasikoaren berrikuste honek Nafarroako Orkestrak zuzenean interpretatutako musika izango du. Emanaldiak, urriak 26an eta 27an

Nafarroako Orkestrak bigarren abonamendu kontzertua eskainiko du gaur Baluarten Antoni Wit maisuaren zuzendaritzapean

Brahms-i eskainitako programan Tianwa Yang biolinistak eta Gabriel Schwabe biolontxelistak parte hartzen dute

Luz Casalek igandean kontzertua eskainiko du Baluarten

Espainiar pop-rockaren damak Que corra el aire bere disko berria aurkeztuko du. Sarrerak, 45 eta 50 eurotan

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información