Baluarte Fundazioa | Nafarroako Orkesta Sinfonikoa

Bach-en Meza Si minorrean Baluarten heldu den astean entzungo da

2017ko, martxoaren 23a

Baluarte Fundazioaren Denboraldiaren baitan J.S. Bach-en Meza Si minorrean Baluarteko Areto Nagusian entzun ahalko da martxoaren 28an, asteartearekin, arratsaldeko 20.00etan. “Meza Katoliko Handia” bezala ezaguna den hau alemaniar musikagile protestante amorratuaren maisu-lan handiena eta azkena da. Gurera munduko musika barrokoaren ensemble garrantzitsuenetarikoa den Akademie für Alte Musik Berlinen eta Windsbach-eko Haur Koruaren eskutik helduko da. Azkeneko honek 2008an Pasioa San Mateoren arabera eta 2010ean Mozart-en Requiem gurean eskaini zituen, bietan erabateko arrakasta lortuz. Martin Lehmann-ek zuzenduko duen kontzertuan ere Núria Rial (sopranoa), Rebecca Martin (kontraltoa), Markus Schäfer (tenorea) eta Thomas Laske (baxua) bakarlariek hartuko dute parte. Emanaldi hontarako sarrerak 36, 28 eta 18 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, Baluarte Joven programaren baitan (gazte txartelarekin), kontzertua baina hiru egun lehenago sarrerak 11, 8 eta 5 eurotan jarriko dira salgai leihatilan.

ampliar noticia
Windsbach-eko Haur Korua.

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako Ganbera Operak Guridiren ‘El Caserío’ zarzuela maiatzan ekarriko du Baluartera

Emanaldiak maiatzaren 5ean eta 6an izango dira, arratsaldeko 20.00etan. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke jada

Narrazio Laburren Talentu Gazteen 57. Coca-Cola Lehiaketa Baluarten izango da bihar

DBHko 2. mailako 110 ikasle inguruk lehiaketan parte hartuko dute 10.30etik aurrera Luneta Aretoan

Raquel Andueza & La Galanía taldeak ‘Italia 1600’ programa Baluarten aurkeztuko dute larunbatean

Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Encantando Denboraldiaren baitan dagoen kontzertua 20.00etan hasiko da. Sarrerak, 15 eurotan

240 interpretatzaile arituko dira Verdiren 'Requiem'-ean ekainaren 25ean Baluarten

Kontzertua Nafarroako Orkestrak eta Iruñeko Orfeoiak Pau-País del Bearn orkestra eta abesbatzarekin (OPPB) eta Parisko Opera Nazionaleko bakarlarirekin batera eskainiko dute. Sarrerak, 20 eta 15 eurot

Baluartek NOSren IX Ziklo kontzertua hartuko du gaur eta bihar

Antoni Wit maisuak zuzentzen duen programan Lukas Geniusas piniasta gazteak hartuko du parte

Antonio Díaz-ek magia onena heldu den astean Baluartera ekarriko du

Pop Magoa bezala ezaguna den honek La gran ilusión ikuskizuna martxoaren 31tik apirilaren 2ra aurkeztuko du Baluarte Fundazioaren Denboraldiaren baitan

'Komiko Solidarioen Kluba' ikuskizunak Baluartera umore onena ekarriko du apirilaren 1ean

Autismoaren Egunaren programari amaiera emango dion emanaldia 21.30ean hasiko da Erakusketa Aretoan

Bach-en Meza Si minorrean Baluarten heldu den astean entzungo da

Windsbach-eko Haur Koruak eta Akademie für Alte Musik Berlinek alemaniar musikagilearen maisu-lana asteartean, hilak 28an, interpretatuko dute Baluarte Fundazioaren Denboraldiaren baitan

4. Nafarroako Higiezin-Erakustokiak ateak zabalduko ditu bihar Baluarten

Igandera arte, Erakustokiak Nafarroan dagoen hiegiezin-eskaintza eta eskaera bilduko du

‘Human Bodies’, gizakiaren gorputzaren barnekaldera bidaia

Erakusketa Baluarteko Harresiaren Aretoan apirilaren 9ra arte ikusi ahal

Bakeari, Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko II. Jardunaldiei hasiera emanez 'Mariposas en el hierro' filma proiektatuko da gaur

19.30ean hasiko den Bertha Gaztelumendiren dokumentalak indarkeria modu askotako biktima izan diren emakumeen testigantzak jasotzen ditu

Baluartek Kepa Junkera & Sorginak taldearen kontzertua hartuko du larunbatean

Emanaldian Maletak aurkeztuko dute, Iberiar penintsulako kultura ezberdinak elkartzen dituen lan berria. Sarrerak, 18 eurotan

‘Artxipielagoa’ saioak narrazioa, musika, bertsolarismoa eta bideo-proiekzioa ekarriko ditu apirilaren 28an

Baluarte Fundazioak antolatutako ikuskizun honek euskal kantutegia eta lagunartean abesteko tradizioa berreskuratu nahi ditu

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información