Antonio Díaz-ek magia onena heldu den astean Baluartera ekarriko du

2017ko, martxoaren 23a

Antonio Díaz, Pop magoa bezala ezagunagoa, Baluarte Fundazioaren 2017ko otsaila – maiatza denboraldiaren baitan helduko da gurera, martxoaren 31tik apirilaren 2ra, bost emanaldirekin. Discovery Max-eko magia-izarrak La gran ilusión ikuskizuna aurkeztuko du, dagoeneko milioi erdi ikuslek baino gehiagok ikusia duten lana. La gran ilusión umorea, objektuak manipulatzeko teknika bikaina, musika egokia eta magia harrigarria biltzen dituen ikuskizuna da, pantaila handi batez eta ikus-entzunezko bitartekoez lagunduta. Dibertigarria, sentikorra, aparta, bikaina eta oso gomendagarria den emanaldia hau adin guztietako ikusleei zuzenduta dago. Sarrerak 25 eta 38 euro bitartean ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, Baluarte Joven programaren baitan (gazte txartelarekin), emanaldia baino hiru egun lehenago sarrerak 8 eta 11 eurotan jarriko dira salgai leihatilan.


EMANALDIAK

Martxoak 31, ostirala, 20.00etan
Apirilak 1, larunbata, 17.00etan eta 20.00etan
Apirilak 2, igandea, 16.30ean eta 19.00etan

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

RoofTop Cinema zikloa ‘Frankenstein gaztetxoa’ filmearekin amaituko da bihar

Mel Brooks-ek zuzendutako filmea 22.15ean eskainiko da hirugarren solairuko terrazan, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Emanaldirako sarrerak 6 eurotan eskura daitezke

Flamenco On Fire Jaialdiak Baluartera bost kontzertu ekarriko ditu abuztuaren 22tik 27ra

Eszenatoki nagusitik Cañizares eta Nafarroako Orkestra, ‘Maestro’ Camaróni omenaldia, Carmen Linares, Arcángel eta Marina Heredia, Rafael Riqueni, eta Miguel Poveda igaroko dira. Sarrerak, 25 eta 40 e

2017ko urria - 2018ko maiatza Denboraldiko abonu eta sarreren salmenta egitaraua eta prezioak

19 ikuskizun ekarriko dituen egitarauan musika klasikoa eta lirika hitzorduak nabarmentzen dira baina dantza, antzerkia, zirkua, jazz musika eta antzerki musikala ere badaude

Baluarteko txartel-leihatilak uztailaren 26tik 29ra zabalik egongo dira goizez

Ostegunean, hilak 27an, arratsaldez ere ordutegi bereziarekin zabalik egongo dira, 20.00etatik 22.30era

Campus Promete, gazteen talentua garatzeko ekimena, datorren astean helduko da Baluartera

Uztailaren 31tik abuztuaren 4ra ospatuko da eta 8 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago

Nafarroako Orkestrak 2017/2018 Denboraldi berria aurkeztu du

Bere abonu programazioan, orkestrak 14 kontzertu bikoitz eskainiko ditu Baluarten

Baluarte Ganbera zikloak 13 ganbera-musika kontzertu ekarriko ditu Baluartera Denboraldi berrian

Beethovenen 32 sonatak eta artista nafarrak izango dira Baluarte Fundazioaren eskaintza berri honen protagonistak. Abonuak 96 eurotan eskuratu ahalko dira abuztuaren 23tik 31ra

Kalitatez eta nazioarteko erreferentez jositako 19 proposamen

Baluarte Fundazioaren 2017/2018 Denboraldi berriak Iruñeko auditoriumera ekarriko duen programazioaren laburpenaz gozatu!

Baluarte, Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarreren salmenta-puntua

Sarrerak 8 eta 18 euro bitartean eskura daitezke Baluarteko web-orrian eta leihatilan, soilik 11etatik 14etara

Baluarte Fundazioak familia-publikoari zuzendutako Baluarte Txiki zikloa abian jarriko du denboraldi berrian

Programazioak zazpi haur-ikuskizun eskainiko ditu urritik apirilera. Sarrerak 8 eurotan (pack familiarra, 25€) heldu den irailaren 8tik aurrera

Iruñeko Flamenko Artearen IV. Jardunaldiak programaren baitan lau hitzordu hartuko ditu Baluartek

Abuztuaren 23tik 27ra, Baluarten ikus-entzunezko bi hitzaldi, mahai-inguru bat eta hitzaldi bat ospatuko dira

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información