Baluarte Fundazioa | Nafarroako Orkesta Sinfonikoa

240 interpretatzaile arituko dira Verdiren 'Requiem'-ean ekainaren 25ean Baluarten

2017ko, martxoaren 20a

Giuseppe Verdi musikagile italiarraren Réquiem obra entzutetsua Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Pau-País del Bearn orkestra eta abesbatzarekin (OPPB) elkarrekin gurean eskainiko dute datorren ekainaren 25ean, igandearekin, arratsaldeko 20.30ean. Emanaldian osotara 240 interpretatzaile arituko dira: orkestretako 105 musikari, koruetako 130 ahots, 4 bakarlari eta zuzendari musikala. Hitzordu musikala Iruñeko Baluarte eta Paueko Palais Beaumont biltzar-jauregiek 2014-2020ko Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen (POCTEFA) ACADEMICE izeneko proiektuaren baitan dago; hori dela eta, Baluarten entzun ahalko den kontzertua bi egun lehenago, ekainak 23an, Paueko Zenith aretoan eskainiko dute, OPPBren denboraldiaren barnean. Bi emanaldiak OPPBko zuzendari titular Fayçal Karoui-k zuzenduko ditu, eta bietan Parisko Operako Elisabeth Moussous (sopranoa), Aude Extrémo (mezzosopranoa), Jean-François Marras (tenorea) eta Mateusz Hoedt (baxua) bakarlariek parte hartuko dute, azken horiekin OPPBk lankidetza estua baitu. Sarrerak 20 eta 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako Ganbera Operak Guridiren ‘El Caserío’ zarzuela maiatzan ekarriko du Baluartera

Emanaldiak maiatzaren 5ean eta 6an izango dira, arratsaldeko 20.00etan. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke jada

Narrazio Laburren Talentu Gazteen 57. Coca-Cola Lehiaketa Baluarten izango da bihar

DBHko 2. mailako 110 ikasle inguruk lehiaketan parte hartuko dute 10.30etik aurrera Luneta Aretoan

Raquel Andueza & La Galanía taldeak ‘Italia 1600’ programa Baluarten aurkeztuko dute larunbatean

Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Encantando Denboraldiaren baitan dagoen kontzertua 20.00etan hasiko da. Sarrerak, 15 eurotan

240 interpretatzaile arituko dira Verdiren 'Requiem'-ean ekainaren 25ean Baluarten

Kontzertua Nafarroako Orkestrak eta Iruñeko Orfeoiak Pau-País del Bearn orkestra eta abesbatzarekin (OPPB) eta Parisko Opera Nazionaleko bakarlarirekin batera eskainiko dute. Sarrerak, 20 eta 15 eurot

Baluartek NOSren IX Ziklo kontzertua hartuko du gaur eta bihar

Antoni Wit maisuak zuzentzen duen programan Lukas Geniusas piniasta gazteak hartuko du parte

Antonio Díaz-ek magia onena heldu den astean Baluartera ekarriko du

Pop Magoa bezala ezaguna den honek La gran ilusión ikuskizuna martxoaren 31tik apirilaren 2ra aurkeztuko du Baluarte Fundazioaren Denboraldiaren baitan

'Komiko Solidarioen Kluba' ikuskizunak Baluartera umore onena ekarriko du apirilaren 1ean

Autismoaren Egunaren programari amaiera emango dion emanaldia 21.30ean hasiko da Erakusketa Aretoan

Bach-en Meza Si minorrean Baluarten heldu den astean entzungo da

Windsbach-eko Haur Koruak eta Akademie für Alte Musik Berlinek alemaniar musikagilearen maisu-lana asteartean, hilak 28an, interpretatuko dute Baluarte Fundazioaren Denboraldiaren baitan

4. Nafarroako Higiezin-Erakustokiak ateak zabalduko ditu bihar Baluarten

Igandera arte, Erakustokiak Nafarroan dagoen hiegiezin-eskaintza eta eskaera bilduko du

‘Human Bodies’, gizakiaren gorputzaren barnekaldera bidaia

Erakusketa Baluarteko Harresiaren Aretoan apirilaren 9ra arte ikusi ahal

Bakeari, Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko II. Jardunaldiei hasiera emanez 'Mariposas en el hierro' filma proiektatuko da gaur

19.30ean hasiko den Bertha Gaztelumendiren dokumentalak indarkeria modu askotako biktima izan diren emakumeen testigantzak jasotzen ditu

Baluartek Kepa Junkera & Sorginak taldearen kontzertua hartuko du larunbatean

Emanaldian Maletak aurkeztuko dute, Iberiar penintsulako kultura ezberdinak elkartzen dituen lan berria. Sarrerak, 18 eurotan

‘Artxipielagoa’ saioak narrazioa, musika, bertsolarismoa eta bideo-proiekzioa ekarriko ditu apirilaren 28an

Baluarte Fundazioak antolatutako ikuskizun honek euskal kantutegia eta lagunartean abesteko tradizioa berreskuratu nahi ditu

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información