Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
Baluarte foto aérea, organiza tu congreso en Pamplona

Baluarte, Nafarroako
Batzar Jauregia eta Auditoriuma

Ezagutu Baluarte

BALUARTE Nafarroako Batzar Jauregia eta Auditoriuma erreferentziazkoa da Foru Komunitatean, bai MICE jarduera hartzean (batzarrena, bilerena eta ekitaldiena), bai eta kultura-jardueran ere.

Jarraitu

Proiektu Estrategikoa

Proiektu Estrategikoa

Jasangarritasuna, digitalizazioa, irisgarritasuna eta nortasuna. Plan bat Baluarteren garapen eta etorkizunerako, garai berrietara egokituz, plan hori osatzeko eta helburua lortzeko ibilbide estrategikoak ezarriz.

Baluarte foto aérea, organiza tu congreso en Pamplona Baluarte foto aérea, organiza tu congreso en Pamplona

Eraikina

Baluarte Espainia osoko batzar jauregi handienetako bat da. Hain zuzen, azalera osoa 63.000 m2-koa da, barne hartuta 900 ibilgailu hartzeko edukiera duten lurpeko aparkalekuaren bi solairuak.

Mota desberdinetako ekitaldiak hartzeko gauza da gune handi hau. Zehazki, BALUARTE Nafarroako Gobernuak eraikiarazitako eraikin bat da, Patxi Mangado nafar arkitektoaren lana. Hiriaren bihotzean kokatuta dago, Iruñeko Ziudadelaren ondoan, egun berdegune handi bat den XVI. mendeko gotorleku eder horren ondoan.

Jarraitu

Jasangarritasuna eta eraginkortasuna

Baluarte BioSphere ziurtagiria jaso duen Espainiako lehen batzar jauregia da, jasangarritasunaren gaian. ITR Turismo Arduratsuko Institutuak eman dio ziurtagiri hori, eta Unesco etxeak bermatzen du erakunde hori.


Argibide gehiago
Biosphere

Gune irisgarria

Eraikinaren osagai estetikoa eta arkitektonikoa bertako instalazio eta zerbitzuen funtzionaltasunarekin batzen jakin izan du Baluartek. Hori dela-eta, sortu zenetik, Baluartek hobekuntza-ikuskatzeak eta -prozedurak egiten ditu aldian-aldian, pertsona guztien irisgarritasuna bermatzeko. Politika hori irisgarritasun unibertsaleko UNE 170001 UNE ziurtagiriaren bidez gauzatzen da.

Baluarte foto aérea, organiza tu congreso en Pamplona

Txartel-leihatila

Txartel-leihatila plazan dago, Baluarteren kanpoko kafetegiaren ondoren. Irail eta ekain artean, astelehenetik larunbatera irekitzen da goizeko eta arratsaldeko ordutegian (11:00-14:00 eta 17:00-20:00), eta ikuskizuna dagoen igande eta jaiegunetan, ikuskizun hori baino ordu bat lehenago. Udan, sanferminetan eta oporraldietako garai berezietan baliteke ordutegi hori aldatzea. Deitu orain: 948 066 060

Nola iritsi

Baluarte Aita Moret kalearen, Armada etorbidearen, Chinchilla Jeneralaren kalearen (oinezkoentzakoa) eta Baluarteko plazaren (oinezkoentzakoa) artean dago.

Acceso


Autobusak

Hiri-garraioko linea hauen ibilbideak Baluartetik gertu igarotzen dira.

Taxi

Avión/Hegazkina

Gardentasuna

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea da edozein pertsonak –fisikoa edo juridikoa izan, norberaren izenean edo biltzen diren edo ordezkatzen dituzten eta legez eratuta dauden erakundeen ordezkaritzan eta izenean izan– informazio publikoa eskuratzeko duen eskubidea, Legean jasota dauden mugak bakarrik edukita eta bere eskaera arrazoitu behar izan gabe.

Argibide gehiago